Enpresak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zegona konpainia britainiarra Euskalteleko akziodun nagusia izango da

Zegonak jakinarazi du eskaintza publiko bat aurkeztuko duela Euskaltelen duen parte-hartzea % 29,9ra igotzeko.
Akziodunen batzar bateko artxiboko argazkia.
Akziodunen batzar bateko artxiboko argazkia.

Zegona konpainia britainiarrak iragarri du eskaintza publiko bat egingo duela Euskaltelen duen parte-hartzea % 14,9tik % 29,9ra igotzeko. Akzio bakoitzagatik 7,75 euro ordainduko ditu eta, ondorioz, inbertsioa 206,3 milioi eurokoa izango da.

Burtsako atzo datuak aintzat hartuta, prezio horrek % 17,7ko prima suposatzen du; izan ere, atzoko saioan 6,58 euro ordaindu ziren Euskaltelen akzio bakoitzeko.

Eskaintza gauzatuz gero, Zegona Euskalteleko akzio-gehiengoduna izango da (% 29,9), Kutxabanken (% 21,32) aurretik.

Merkatuko egungo legediaren arabera, akzioen % 30a eskuratu nahiko balu, konpainiaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa aurkeztu beharko luke.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X