Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltelek 14,6 milioi euro irabazi ditu martxora arte, iaz baino % 10,9 gehiago

Diru-sarrerek ere, % 26,6 egin dute gora, 176,6 milioi euroraino, konpainiak jakinarazi duenez.
euskaltel_egoitza_ETB
euskaltel_egoitza_ETB

Euskaltelek 14,6 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urtarrila eta martxoa bitartean, iaz garai berean lortutakoa baino % 10,9 gehiago. Diru-sarrerek ere, % 26,6 egin dute gora, 176,6 milioi euroraino, konpainiak jakinarazi duenez.

Ustiapen emaitza gordinak 84,2 milioi eurokoak izan dira, aurreko urtean baino % 23,8 handiagoak, sinergiak eta efizientzia bultzatzeari esker, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eskainitako datuen arabera. Enpresaren hedapen planaren harira, aurreikusitakoarekin bat datorrela esan du Euskaltelek.

Azken hiruhilekoan 25.000 kontratu berri egin zituen Euskaltelek, eta 2,3 milioi bezero baino gehiago lortu zituen kontratatutako produktuengatik.

Taldeak bezeroak irabazi zituen bere negozio guztietan eta markak hautsi zituen oinarrizko bezeroei eskainitako produktuen salmentarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X