11.784,1 milioiko aurrekontua izango du 2019an EAEk, iaz baino % 3,6 gehiago
Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko aurrekontuen proposamenak % 3,6ko igoera izan du, aurreko urtekoarekin alderatuta. Horrek esan nahi du 11.784,1 milioi euroko aurrekontua izango duela EAEk datorren urtean, eta diru horren % 77,9 gizarte gastura bideratuko dute.
Gaur bertan onartu du proiektua Eusko Jaurlaritzak, baina ostiralera arte ez dute Legebiltzarrean aurkeztuko. Han, EAJk eta PSE-EEk ez dute, oraingoz, 2019ko aurrekontuak aurrera ateratzeko babes nahikoa.
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak azaldu duenez, Osasun Sailak jasoko du diru gehien: 3.800,1 milioi euro, iaz baino 122,8 milioi gehiago. Hezkuntzara, berriz, 2.845 milioi bideratuko dituzte, 2018an baino % 4,5 gehiago.
Gainera, proiektu horren arabera, inbertsio publikoak % 7,4ko hazkundea izango du (orotara, 68,4 milioi), eta Euskal Administrazio Publikoko 90.000 langileen soldatek % 2,5eko igoera izango dute.
Azpiazuk nabarmendu du "aurrerapen sendo eta jasangarri" bat duen agertoki batean kokatzen direla Aurrekontuak, nahiz eta hazkunde horrek datorren urtean "desazelerazio leun" bat izango omen duen. Aurreikusitakoaren arabera, BPGak % 2,8ko igoera izango du aurten, eta % 2,3koa 2019an.
Gauzak horrela, proiektuak % 3,6ko igoera erakusten du, betiere, zorraren-amortizazioa eta Euskal Y-aren eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen eragina kontuan izan gabe. Azpiegitura horiek 103,4 milioi euroko aurrekontua dute. Hori dela eta, kontzeptu horiek aintzat hartuz gero, hazkunde orokorra % 2,6koa da.
Azpiazuk gogora ekarri du helburuen artean dagoela defizita % 0,1era arte murriztea 2019an, Eusko Jaurlaritzaren estrategia % 0ko defizita den arren. Proiektuan, baina 1.098 milioira iristen da zorraren amortizazioa, 2018an baino 15 milioi gutxiago.
Akordio posibleak
Pedro Azpiazuk baieztatu du, aurrekontuekin lotutako akordioa lortzeko bidean, ez diotela inori aterik itxiko. Are gehiago, "guztiekin lan egiten" saiatuko dira, 2019ko aurrekontuak 2018koak baino hobeak direla "konbentzitzeko".
Aurrekontu plana aurkezteko emandako prentsaurrekoan, Azpiazuk azaldu du, oraingoz, Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren idatzizko proposamenak jaso dituela, eta horiek aztertzen dabilela Jaurlaritza.
Horrez gain, zehaztu du, ikuspegi sozial eta ekonomikotik, "politiketako asko" aipatu bi alderdien proposamenekin bateragarriak direla. "Eusko Jaurlaritzaren ekintza asko bat datoz EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egindako proposamenekin", esan du.
Elkarrekin Podemosi dagokionez, Azpiazuk argi utzi du Lander Martinezek astearte honetan egindako adierazpenek "aldaketa" erakutsi dutela alderdi horren jarreran.
EH Bilduri eta, ondorioz, koalizio horrek 350 milioi euroko pentsioak osatzeko egindako eskariari ere erantzun dio. Eusko Jaurlaritzaren eskumenetik harago doan gai bat dela argitu du, baina ez du esan "bideraezina" denik.
Azkenik, Azpiazuren arabera, PPk ere ez ditu "ateak betiko itxi".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brenta % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBek Irani ebazpen-plan bat proposatu ondoren. Iranek errefusatu egin zuen plan hori eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.