Nafarroako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroak onartu egin du amatasun eta aitatasun prestazioek PFEZan kenkaria izatea

Neurria 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.
Amatasuna eta aitatasuna
Amatasuna eta aitatasuna. pexels.com webguneko artxiboko argazkia

Nafarroako Osoko Bilkurak amatasun eta aitatasun prestazioek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) kenkaria izateko Foru Lege proiektua onartu dute gaur (osteguna).

Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak azaldu duenez, "Nafarroan babestu beharreko gai dela ulertu genuen, prestazio horiek 2012tik ez baitaude salbuetsiak; ildo horretan, prestazioen babeserako metodo batean pentsatu genuen".

Hori horrela, 2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko duten neurri berri horrekin, urteko 30.000 euroko diru-sarrerak dituen eta 10.000 euroko prestazioa jasotzen duen pertsona batek, PFEZa egiten duenean, 2.500 euroko kenkaria izango du kuota diferentzialean, hots, prestazioaren % 25.

Kenkariaren portzentajea modu progresiboan murriztuko da, diru-sarrerak handiagoak izan ahala. Horrela, urtean 45.000 euroko diru-sarrerak dituztenen kasuan, % 20koa izango da; 60.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzat, % 15ekoa; 75.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzat, % 10ekoa; eta 90.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzat, % 5ekoa. Halaber, urtean 105.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituztenek ez dute kenkaririk izango.

Foru Lege proiektua Gobernuko lau alderdien aldeko botoarekin aurrera atera da, baina UPNren eta PPNren aurkako botoa eta PSNren abstentzioa izan du.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X