Nafarroak onartu egin du amatasun eta aitatasun prestazioek PFEZan kenkaria izatea
Nafarroako Parlamentuko Ogasun eta Finantza Politikako Batzordeak onartu egin du Foru Gobernuaren proposamena amatasun eta aitatasun prestazioek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) kenkaria izateko. Testua, ordea, Nafarroako Parlamentuaren hurrengo bileran berronetsi beharko dute.
2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko duten neurri berri horrekin, urteko 30.000 euroko diru-sarrerak dituen eta 10.000 euroko prestazioa jasotzen duen pertsona batek, PFEZa egiten duenean, 2.500 euroko kenkaria izango du kuota diferentzialean, hots, prestazioaren % 25.
Kenkariaren portzentajea modu progresiboan murriztuko da, diru-sarrerak handiagoak izan ahala. Horrela, urtean 45.000 euroko diru-sarrerak dituztenen kasuan, % 20koa izango da; 60.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzat, % 15ekoa; 75.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzat, % 10ekoa; eta 90.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzat, % 5ekoa. Halaber, urtean 105.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituztenek ez dute kenkaririk izango.
Eztabaidan, UPNk, PSNk eta PPk aurkeztutako zuzenketek ez dute arrakastarik izan, baztertu egin baitute oposizioak kenkariak kentzeko egin zuen eskaera. Gainera, UPNk 2013tik atxikitakoa itzultzeko prozedura abiatzeko eskatu zuen. Zuzenketa horiek, baina, ez dituzte onartu, laukoak kontrako botoa eman duelako.
Nafarroako Gobernuak berretsi egin du Ogasuna ezin dela legearen kontra joan
Mikel Aranburu Foru Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariaren esanetan, Ogasunak ezin du atxikitako dirua itzuli, legeak ez duelako hori baimentzen. "Lege hori aldatzen ez den edo epai bat ez dagoen bitartean, Ogasuna ezin da legearen kontra joan", azaldu du.
Gainera, Ogasunak Foru Gobernuak hartutako jarrera bera erakutsi duela nabarmendu du, "indarrean dagoen lege baten aurrean gaudelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.