Urte bukaerarako
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugitutako tonak % 5 handitzea espero du Bilboko Portuak

Getxoko gurutzaontzien jarduerari dagokionez, "positibotzat" jo du Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidenteak.
Merkantzia-trafikoa handitzea espero du Bilboko Portuak. Argazkia: EiTB
Merkantzia-trafikoa handitzea espero du Bilboko Portuak. Argazkia: EiTB

Irailera arteko aurreikuspenak bete ditu Bilboko Portuak, ondorioz, urte bukaerara arte mugitutako tona kopurua % 5 ingurura igotzea eta mota guztietako merkantzia-trafikoa handitzea espero dute.

Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidenteak eskaini ditu datu horiek igande goiz honetan, Getxoko gurutzaontzien terminalean. Publikoarentzat zabalik egon da egunean zehar terminala, doako parke tematiko bihurtuta, portu-jarduera ezagutzera emateko asmoz.

"Urte bukaerarako % 5 tona gehiago mugitzea espero dugu, eta oro har mota guztietako merkantzia-trafikoa handitzea: solteko zamak, solidoak, likidoak eta edukiontziak", azaldu du Barkalak.

Getxoko gurutzaontzien jarduerari dagokionez, "positibotzat" jo du Portuko arduradunak. 2017arekin alderatuta, antzeko datuak izango dituzte aurten: 61 gurutzaontzi eta 83.600 bidaiari. Sasoiko azken gurutzaontzia datorren ostegunean helduko da Getxora.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X