Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafiko aztertzaileek bertan behera utzi dute abenduko greba

Asextraren hitzetan, “aztertzaile kolektiboaren fede oneko beste ekintza bat da, berriro, herritarrei zerbitzu on bat emateko”.
Asextra elkarteak deitutako manifestazioa Madrilen. Argazkia: EFE

Trafiko aztertzaileek greba bertan behera utzi dute arratsaldean, Asextra elkarteak jakitera eman duenez. Lanuztea astelehen honetan hasi eta abenduaren 21era arte luzatzeko asmoa zuen kolektiboak.

Greba-batzordea Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin (DGT) bildu da 17:00etan, gatazka konpontzeko. Asextraren hitzetan, “aztertzaile kolektiboaren fede oneko beste ekintza bat da, berriro, herritarrei zerbitzu on bat emateko”.

Asextrak, CSIF sindikatuaren babesarekin, greba deitu du gaurko Estatu osoan, eta aztertzaileen % 90ek lanuztea egin dute. Astelehen honetako greba egunaren ondorioz 5.000 azterketa bertan behera utzi behar izan dituzte.

2017ko abenduaren 13an, ia sei hilabeteko grebari amaiera eman zioten aztertzaileek, Kongresuko talde parlamentario guztiek (PPk salbu) adostutako neurriei esker. Soldatari dagokionez, trafiko aztertzaileek 10 urte zeramatzaten diskriminazioa pairatzen. Hitzartutako neurriek aztertzaileen soldata igoera aurreikusten zuten (hileko 250 euro inguru), eta hala jaso zuen uztailaren 3ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak.

Dena dela, Asextrak salatu duenez, soldata igoera hori oraindik ez da gauzatu.

Trafiko aztertzaileek manifestazioa egin dute Madrilen, 2018ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako soldata igoera aldarrikatzeko.

“Oraindik zergatik ez den gauzatu, azalpenik ez digute ematen”, adierazi du Joaquin Jimenez Asextrako presidenteak.

Albiste gehiago ekonomia

Jabier Saenz ESK sindikatua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko lorezainen grebarekin amaitzeko Jaurlaritzak egindako proposamena ez dela nahikoa uste dute sindikatuek

Eusko Jaurlaritzak langileen greba mugagabearekin amaitzeko proposamen bat egin die sindikatuei eta Enviserreko zuzendaritzari. Proposamen horren arabera, KPI + % 2,2ko soldata-igoera izango da aurten, % 2koa 2026rako eta 2027rako, eta 2250 eurokoa 2028rako. Enviserrek onartu egin du planteamendu hori, eta ESKk eta LABek, berriz, uste dute igoera "ez dela nahikoa", nahiz eta konpromisoa hartu duten proposamena barne-organoei helarazteko.

Gehiago kargatu