Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GAM Txorierri Bizkaibuseko langileek ere greba egingo dute San Tomasen

Bakion, Mungian, Asuan, Getxon eta Plentzian ematen du zerbitzua. Horrela, EMB eta Pesalur Bizkaibuseko beste bi emakidadunen langileekin bat egingo dute GAMeko beharginek.
Bizkaibus autobus bat geltoki batean. Artxiboko irudia: EiTB
Bizkaibus autobus bat geltoki batean. Artxiboko irudia: EiTB

Abenduaren 21ean (San Tomas eguna) greba egitea erabaki dute GAM Txorierri Bizkaibuseko langileek, emakidadunaren “murrizketa larrien” aurka protesta egiteko. Erabakia gehiengo zabal batek babestu du. Bakio, Mungia, Asua, Getxo eta Plentzian ematen du zerbitzua GAMek.

ELAko iturriek jakitera eman dutenez, EMB eta Pesalur Bizkaibuseko beste bi emakidadunen langileekin bat egingo dute GAMeko beharginek; izan ere, egun bererako deitu zuten greba.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X