ELKARRIZKETA SOZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialerako Mahaia sortzeko dekretua onartu du

Iñigo Urkullu buru duen gobernuak datozen asteetan egin nahi du bilera deialdia. Administrazioa, sindikatuak eta patronala elkartzen dira foro horretan.
Mara Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburua
Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburua. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Elkarrizketa Sozialerako Mahaia sortzeko dekretua onartu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. Administrazioa, sindikatuak eta patronala elkartzen dira foro horretan, besteak beste, negoziazio kolektiboari eragiten dioten gaiak jorratzeko edo lan arloko politika publikoak eztabaidatzeko. Dekretu horri esker, Elkarrizketa Sozialerako Mahaia instituzionalizatu egingo da, hots, izaera egonkorra emango zaio, orain arte ez bezala.

Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuak eman zuen dekretuaren berri, astearteroko gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Halaber, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren lehen bilera ofiziala urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran egin nahi duela aurreratu zuen.

Orain dekretu bidez onartu bada ere, sailburuak ez du baztertzen etorkizunean lege bihurtzea.

Arau horren arabera, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren eginkizuna izango da lan arloarekin eta negoziazio kolektiboarekin zerikusia duten gaietan politika publikoak sustatzea.

Mahaiak bi bilera arrunt egingo ditu urtean zehar, eta  horrez gain, ezohiko bilerak egingo dituzte, aldeek hala nahi dutenean.

Orokorrean, Mahaian aho batez hartuko dira erabakiak, baina Eusko Jaurlaritzaren, patronalaren eta gutxienez sindikatu baten babesa nahikoa izango dute aurrerantzean aurrera egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X