Ikerbasqueko ikertzaileek 28 milioi eurotik gorako funtsak erakartzea lortu dute
Ikerbasqueko ikertzaileek 28.366.352 euroko funtsak erakarri dituzte Euskal Autonomia Erkidegora 2018an, aurreko urtean baino bi miloi euro baino gehiago. 2007tik, EAEra 175 milioi euro erakartzea lortu dute ikertzaileok, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera.
Kanpoko finantzaketarekin 2018an landutako 589 proiektuetatik (aurreko urtean baino 160 gehiago), 12k Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC, ingelesezko sigletan) finantzaketa izan dute. Bestalde, 2018ko amaieran, 877 pertsonak egiten zuten lan Ikerbasque ikertzaileek zuzendutako taldeetan.
Hain zuzen, 2018a bukatzean, ibilbide luzeko eta lidergo gaitasun handiko 153 ikertzaile, goi mailako ikertzaile gazteen harrobia bultzatzen lagunduko duten 68 ikertzaile gazte, eta aurreko bi kategoriak osatuz ikertzaile karreraren etapa guztiak estaltzea xede duen Research Associate kategoriari atxikitako beste 18 ikertzaile zituen Ikerbasquek.
Gainera, ikerketa lanak oihartzun zabala lortu zuen aldizkari zientifikoetan. Hartara, urte osoan guztira 1.160 artikulu plazaratu zituzten indexatutako argitalpenetan, hau da, nazioarte mailako kualifikazio handiko hedabide editorialetan.
Ikerbasquek EAEko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikertzaileak 36 herrialdetakoak ziren: espainiarrak (138), italiarrak (22), alemanak (11), errusiarrak (7), britainiarrak (7), kanadarrak (6) eta estatubatuarrak (5). Halaber, baziren Europa, Amerika eta Asiako beste 29 nazionalitatetako pertsonak ere. Gizonak ziren nagusi, % 79, eta, ondorioz, % 21 ziren emakumeak.
Jakintza arloei erreparatuta, fisika zientzietakoak (% 30), medikuntza zientzietakoak (% 22) eta kimika zientzietakoak (% 14) nabarmendu ziren; % 12 giza eta gizarte zientzietako eta ingeniaritzan adituak ziren, eta gainerako % 10, biologiakoak. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik heldutakoak ziren, besteak beste, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateetatik, edota CNRS edo Max Planck elkarteetatik.
Horrela, iaz lortutako emaitzen harira, Eusko Jaurlaritzak adierazi du EAE zientziaren arloko "Europako erreferente" bihurtu dela. "Nazioartean, Euskadi ikerketa aurreratuko eskualdea dela aitortzen dute dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketa-taldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuta", nabarmendu du.
Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 106 ikertzaile Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) ari dira lanean, eta gainerako 133ak Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan daude lanean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko BERC (Basque Excellence Research Centre) izeneko bikaintasunezko bederatzi ikerketa zentroak tarteko direla.
Emakume ikertzaileak
Bestalde, 2018an, Ikerbasquek gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako plana garatu zuen Emakundek proposatutako metodologiaren arabera, eta prozesu horren ondorioz, berdintasunerako bidean aurrera egiteko asmoz, Ikerbasquek epe laburrean garatu beharreko zazpi ekintza proposatu ditu, horien artean, emakume ikertzaileen aitorpena.
Horren harira, 2019an, ikerketa karrera EAEn garatzen ari diren hiru emakume aitortu nahi ditu Ikerbasquek. Ekintza horren bitartez, emakume ikertzaile bikainen ibilbideak bistaratu nahi ditu, etorkizuneko belaunaldientzako eredu bihur daitezen.
Horrela, hiru aitorpen egingo dira: ikerketa karrera osoaren aitorpena, dagokion ikerketa esparruan lider bilakatu den emakume ikertzailearen aitorpena eta emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmenaren aitorpena.
Azken aukeraketa egiteaz arduratuko da Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzorde bat, Ikerbasqueko Patronatuko emakume ikertzaileek eta zuzendari zientifikoak osatua, eta Ikerbasqueko Batzorde Zientifikoak baliozkotuko du. Aitorpenak maiatzean edo ekainean antolatuko den jendaurreko ekitaldi batean banatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Jauregik galdetu du ea "nor den ausarta" Tubos Reunidosen inbertitzera ausartzen dena
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak bere buruari galdetu dio ea "nor den ausarta" Tubos Reunidosen inbertitzera ausartzen dena, pilatutako zorraz gain, orain Ekialde Ertaineko gerraren ondorioek ere jo baitute. Radio Euskadin, Jauregik ohartarazi du horrek "shock bikoitza" eragin duela euskal industrian; izan ere, Trumpen Administrazioaren muga-zergen ondoren, AEBk Iranen aurka egindako gerrak eragina izan du energiaren, logistikaren eta merkatuen galeraren alorrean.
Arrautzen prezioa %30 igo da urtebetean eta fruta %6 azken hilabetean
Elikagaien prezioak mantendu ziren otsailean; arrautzak eta fruta freskoa izan baitziren garestienak. Erosketa-saskiak igoerak izan zituen hileko zein urteko datuak kontuan hartuta, eta tentsioa dago oinarrizko hainbat produktutan.
KPIa hamarren bat igo da Euskadin eta % 2,4an egon da otsailean
Hiru hilabetez jarraian behera egin ondoren, urte arteko inflazioak behera egin du otsailean Euskadin, jatetxeen eta elikagaien garestitzeagatik. Elektrizitatea, berriz, merkatu egin da.
Ormuzko itsasartearen itxierak Brent petrolioa 100 dolarren langaren gainetik kokatu du
AEBek eta Israelek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik 72 dolarretan zegoen. AEBetako Ogasun Departamentuak lizentzia eman du ontzietan kargatuta dagoen Errusiako petrolioa erostea baimentzeko.
Albiste izango dira: Tubos Reunidoseko enplegu espedientearen bozketa, Mojtaba Khameneiren lehen mezua eta Pradalesek Sanchezi bidalitako gutuna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gestampek 280 lanpostu suntsituko ditu Abadiñoko lantegian datozen bost urteetan
Mercedesen furgoneta elektriko berrirako pieza gutxiago esleitu ondoren aurreikusitako lan-kargaren beherakadaren ondorioz murriztuko dute plantilla. Enpresak borondatezko irteerak eta alternatibak proposatu ditu 2026an txanda-kontratua lortu behar zuen kolektiboarentzat.
Amurrioko UGTko ordezkariek erregulazioko espedientearen aurka bozkatuko dute, eta ez du aurrera egingo
UGTk jakinarazi duenez, afiliatuekin izandako bileran, enpresaren azken eskaintzari ezetz esatea erabaki dute "aho batez", "neurriz kanpokoa" dela iritzita.
Trapagarango Tubos Reunidoseko langileek ia aho batez babestu dute erregulazioko espedientea ontzat ematea
Hala ere, babes hori ez da nahikoa izango enpresaren eskaintzari oniritzia emateko; izan ere, ELAk, LABek, ESK-k eta UGTk Amurrion iragarri dutenez, errefusatu egingo dute, eta, beraz, gehiengoa izango lukete dagoeneko.
ELAk onartu du Tubos Reunidosen egoerak ondorioak izan ditzakeela sindikatuan
Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunaren arabera, "ELAk barne arazo bat izan du Trapagarango Tubos Reunidosen. Krisi honek balioak eta printzipioak interes korporatiboen gainetik jartzen dituen sindikatuaren sendotasuna erakusten du".
Arabako Aldundia enpresei laguntzeko neurri fiskalak prestazen ari da, Irango gerraren ondorioei aurre egiteko
Arabako Foru Aldundia hainbat neurri fiskal prestatzen ari da, Irango gerraren aurrean, enpresei laguntzeko. "Gure gaitasun fiskala erabiliko dugu, besteak beste, enpresen finantza-tentsioak arinduko dituzten neurri zehatzak premiaz eta ohiz kanpo aplikatzeko", esan du Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak.