Albiste da
Legebiltzarreko Batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itunpeko ikastetxeen patronala, negoziatzeko prest, greba gehiagorik ez izateko

Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak eta Antonio Lopez eta Javier Moratinos IZEAko ordezkariek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean.
Kristau Eskolako eta IZEAko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Argazkia: EFE
Kristau Eskolako eta IZEAko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Argazkia: EFE

Itunpeko ikastetxeen patronala sindikatuekin negoziatzeko prest agertu da, lan-gatazkari amaiera emateko, bere “borondatea” greba gehiagorik ez izatea baita.

Sindikatuek beste 10 greba egun deitu dituzte martxotik maiatzera bitartean. Ikasturte honetan 14 lanuzte egin dituzte dagoeneko, eta aurrekoan hiru gehiago egin zituzten langileek.

215 ikastetxe dira, eta ia 9.000 pertsonak lan egiten dute bertan. 100.000 ikasle baino gehiago dituzte. Itunpeko ikastetxeen % 70 dira, izan ere, ikastolak kanpo daude. Ikastolek eta LAB sindikatuak hitzarmena berritzeko akordioa adostu zuten iaz.

Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak eta Antonio Lopez eta Javier Moratinos Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoko (IZEA) ordezkariek agerraldia egin dute astelehen honetan, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, itunpeko hezkuntzaren egoeraren berri emateko.

Sindikatuen eskakizunei “erantzuna eman” behar zaiela onartu du Ormazabalek, “bidezkoak eta beharrezkoak direlako”, baina planteatu dituzten bezala ekonomikoki “onartezinak” direla ohartarazi du.

Sindikatuen eskakizunei "erantzuna eman" behar zaiela onartu du Kristau Eskolak, "bidezkoak eta beharrezkoak direlako"

Itunpeko ikastetxeek “etekin ekonomikorik” bilatzen ez dutela azaldu du, “finantza bideragarritasuna” baizik, “hori baita hezkuntza proiektua eta lanpostuak defendatzeko modua”.

Kristau Eskolako ordezkaria negoziatzeko prest agertu da, eta “elkarrizketa haustea” sindikatuei leporatu die, “mahaitik altxatu zirelako eta proposamenei komunikabideen bidez erantzun zietelako”.

Ormazabalen ahotan, LABek ez zuen “marra gorririk” ezarri, “batez ere soldaten gaian”, eta horregatik ikastoletan akordioa posible izan zen; itunpeko ikastetxeetan, ordea, ELAk “marra gorriak” ezarri ditu.

Lopezen hitzetan, 2010ean krisiak hezkuntzara murrizketak ekarri zituenetik, itunpeko ikastetxeek jasotzen duten diru kopurua “ia ez da aldatu”, eta zentroek “gainkostuei” aurre egin behar izan diete.

“Hiruko” arazo bat da: Eusko Jaurlaritza, patronala eta sindikatuak, ikastetxeek “maniobra gaitasunik ez dutelako” finantziazio gehiagorik gabe, erantsi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X