Anbulantziak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko bederatzi anbulantziatan sabotajeak egin dituztela salatu du Ambuibericak

Lurraldeko osasun-garraioaz arduratzen den enpresak ekintza horiek gaitzetsi ditu. Bederatzi ibilgailuri sabotajeak egin eta gurpilak zulatu dizkietela salatu du.
Ambuiberica enpresako anbulantzia / Irudia: EiTB.

Bizkaiko bederatzi anbulantziatan sabotajeak egin dituztela salatu du Ambuibericak, lurraldeko osasun-garraioa esleituta duen enpresak salatu duenez. Bilboko hiru ibilgailu, Getxoko bi eta Zalla, Lekeitio, Santurtzi eta Portugaleteko bana dira sabotajeak jasotakoak.

Enpresak esan duenez, lan-hitzarmenaren negoziazioa gertatzen den bitartean izan dira sabotajeak, eta "gaixoen segurtasunean ondorio larriak" izan ditzake.

Valladolideko enpresa da Ambuiberica. Beste autonomia erkidegoetara zabaldu zituen bere zerbitzuak, eta 7.000 langile ditu. 2017an Emeryrekin batu ostean sortutako Health Transportation Group taldearen barruan dago.

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu