Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anbulantzien aurkako eraso 'basatia' gaitzetsi du ELAk

Sindikatuak ohartarazi duenez, eraso horrek "ez die anbulantzia-langileen aldarrikapenei mesederik egiten".
Ambuibericaren 30 anbulantzia kiskali ziren sutearen ondorioz. Argazkia: EITB
Ambuibericaren 30 anbulantzia kiskali ziren sutearen ondorioz. Argazkia: EITB

Peio Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak "basakeria"tzat jo du larunbat goizalde honetan Ambuiberica enpresako 30 bat anbulantzia kiskali dituen erasoa, eta ohartarazi du ekintza horrek ez diela "anbulantzia-langileen aldarrikapenei mesederik egiten".

Guztira, 30 anbulantzia kiskali dira larunbat honetan Arrigorriagako Atxukarro industrialdean izandako sutean. 180 anbulantzia inguru zeuden aparkatuta leku horretan, eta 30 bat kiskali dira. Beste bostek kalteak izan dituzte. Dirudienez, sutea nahita eragin zuten.

Europa Pressi egindako adierazpenetan Igeregik adierazi duenez, horrelako ekintzek "ez diete anbulantzia-langileen aldarrikapenei mesederik egiten". "Argi dago horren ondorioz hemendik aurrera edozein protesta oso zikinduta geratuko dela", deitoratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X