Albiste da
emaitza ekonomikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltelek irabaziak murriztu ditu eta Jazzteleko kontseilari ohia fitxatu du

Jose Miguel Garcia Jazzteleko kontseilari delegatua izan zen 2006tik 2015era bitartean. Aurrerantzean, Zegonako ordezkaria izango da Euskalteleko Administrazio Kontseiluan.
Euskaltel Taldearen logoa
Euskaltel Taldearen logoa. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Euskaltel Taldeak 171,7 milioi euro irabazi ditu 2019ko urtarrila eta martxoa bitartean, iazko epe berean baino % 2,78 gutxiago.

Taldea agiri batean jakinarazi duenez, aurten zabalkunde geografikoaren egitasmoan lanean ari dira "konpainiari balio erantsia emateko eta akziodunei dirua itzultzeko".

Aurtengo aurreikuspen ekonomikoen arabera, 30.000 bezero berri eta 10 milioi euroko diru-sarrerak izango dituzte, bost merkatura (Nafarroa, Leon, Kantabria, Errioxa eta Katalunia) zabalkundea abiatu ostean.

Halaber, Mediamarkt enpresarekin sinatutako akordioari esker lortuko dituen bezeroak ere kontuan izan beharko dituztela gaineratu du konpainiak.

Bestalde, Euskaltelek jakinarazi du Jose Miguel Garcia sartuko dela bere Administrazio Kontseiluan Zegonako ordezkari gisa. Robert W. Samuelsonek utzitako tokia hartuko du, hain zuzen ere.

Garcia Jazztel telekomunikazio enpresako kontseilari delegatua izan zen 2006tik 2015era bitartean. Aurrez, Cable & Wireless konpainian aritu zen.

Horrenbestez, Garcia Zegonaren ordezkaria izango da Euskalteko Administrazio Kontseiluan. Zegonak Euskaltelen akzioen % 21 eskuratu du oraintsu.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X