Eroskik ia bi milioi euroko irabazi garbia izan zuen 2018an
Eroski Taldeak ia bi milioi euroko irabazi garbia izan zuen iaz. 2017ko datuekin alderatuta, % 2ko galera izan du, 33 milioiko irabaziak izan baitzituen orduan.
Eroski kooperatiba sozietateari dagokionez, hirugarren urtez izan ditu irabazi garbiak: 14 milioi euro, 2017an baino milioi bat gehiago, hain zuzen ere.
Agustin Markaide Eroskiko presidenteak adierazi duenez, 2018a urte "oso positiboa" izan da Eroskirentzat.
Horrez gain, zehaztu du datuak kontabilizatzeko modua aldatu egin dutela eta horren ondorioz direla 2017ko eta 2018ko emaitzak hain ezberdinak. "Kontabilitaterako irizpideak aldatu dira eta, beraz, azken bi urteetako datuak ezin dira konparagarriak", erantsi du.
Markaidek azpimarratu du Eroskik zortzi urte daramatzala hobariak izaten, eta iaz 5.393 milioi euroko fakturazioa izan zuela jakinarazi du, aurreko urtean baino % 2 gutxiago.
Eroski Taldeak 33.000 langile ditu, 10.000 kooperatibistak barne. Hego Euskal Herrian eta Estatuan % 14ko merkatu kuota daukatela esan du Markaidek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan merkatuaren % 29 dute, eta Nafarroan % 15.
Zure interesekoa izan daiteke
Behiak txertatzen hasi dira Ipar Euskal Herrian, laborarien protesten artean
Izuran lehen 30 behiak txertatu dituzte jada. Albaitariek lan handia dute aurretik, abelburu guztiak erabat babesteko. Bitartean, laborariek protestekin jarraitzen dute, txertaketak garrantzia ez duelakoan. Ezarritako protokoloa bertan behera uzteko eskatzen diete agintariei.
ELAri kalte-ordaina eman beharko dio Tubos Reunidos Threadsek greba eskubidea larriki urratzeagatik
Enpresak greban zeuden langileak plantillako beste langile batzuekin ordezkatu zituela egiaztatu zuen Lan Ikuskaritzak eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ondorio hori berretsi du.
CAFeko langile batzordeak eskatu du kontratuak kalitatezko enplegua ekar dezala "langileentzat eta azpikontratentzat"
Mikel Fernandino LAB sindikatuko ordezkariaren esanetan, albistea oso ona da, eskaria "bolumen handikoa" eta "Europakoa" delako.
CAFek lortu egin du "mendeko kontratua": 1.700 milioi euro Belgikan trenak egiteko
Beasainen egoitza duen konpainiak kontratu horren inguruko ziurgabetasunarekin amaitu du; izan ere, polemika handia piztu zen han, Alstom enpresa frantziarrak dagoeneko hainbat lantegi baititu Belgikan, eta enpresa horrek kontratua ez lortzea kritikatu zuten.
Balenciaga ontziolako langileek atzera bota dute Abu Dhabi Ports talde arabiarraren azken eskaintza
Pasa den azaroaren 30ean, Balenciaga ontziolak salerosketa akordioa sinatu zuen aipaturiko inbertsio talde arabiarrarekin, 11,2 milioi euroren truke. Salerosketa ixteko, ordea, ezinbesteko baldintza da langileekin akordioa lortzea. Antza denez, langileen erosahalmena bermatuko luketen soldatak dira akordiorako korapilo nagusia.
Talgoren erosketaren ondoren, partzuergoko kideek Rivabellosako fabrika bisitatuko dute
Imanol Pradales lehendakaria eta Jose Antonio Jainaga enpresaria buru zirela, akziodun berriek Talgo enpresak Rivabellosan dituen instalazioak bisitatu dituzte. Denek uste dute operazioa funtsezkoa izan dela enpresaren jarduera eta enplegua sendotzeko, eta etorkizun oparoa iragartzen diote tren-enpresari.
Petronorreko greba bertan behera, enpresak bide judizialari uko egin ostean
Sindikatuek bertan behera utzi dute greba mugagabea, zuzendaritzarekin adostuta, 83 eguneko lanuztearen ondoren.
Europa osoko nekazariek Brusela hartu dute politika bateratuaren eta Mercosurrekiko akordioaren aurka protesta egiteko
Lehen ordutik, milaka traktorek eta nekazarik hiriko auzo europarra blokeatu dute, Europar Batasuneko erakundeen politiken aurka protesta egiteko. Poliziarekin ere istiluak izan dira. Europako nekazaritza-sektorea kontuan hartzeko eta kalterik ez egiteko eskatu dute.
EAEko ekonomiaren hazkundea % 2,1ekoa izango da datorren urtean, Confebasken arabera
Confebaskek aurreikusten du BPGa % 2,1 haziko dela 2026an Euskal Autonomia Erkidegoan, nahiz eta egun dauden "arriskuek" % 1,7 eta % 2,6 arteko tartean egotea eragin dezaketen. Inbertsioan eta enpleguan dinamismo txikiagoa izatea espero du Confebaskek.
Bizumen gaineko kontrol gehiago izango dira 2026an, baina profesionalei eta enpresaburuei eragingo die soilik
Zerga Agentziak ordainketa digitalei buruz jasotzen duen informazioa indartuko du 2026tik aurrera, Bizumekin egindako eragiketak barne, baina neurria jarduera ekonomikora mugatuko da eta ez du eraginik izango partikularren arteko trukeetan.