Zegona
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Miguel Garcia, Euskalteleko kontseilari delegatu berria

Garcia duela hilabete bakarrik sartu zen Euskalteleko kontseiluan, maiatzaren 7an, hain zuzen ere. Zegonako ordezkari bezala heldu zen, Erresuma Batuko konpainia akziodun nagusia bihurtu ondoren.
Jose Miguel Garcia Zegonaren ordezkaria Euskalteleko kontseilari delegatu izendatu dute.
Jose Miguel Garcia Euskalteleko kontseilari delegatu berria. Argazkia: EFE/Domi Alonso/Euskaltel

Jose Miguel Garcia Zegona akziodun nagusiaren ordezkaria Euskalteleko kontseilari delegatu izendatu dute, Euskadiko enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari asteazken honetan jakinarazi dionez.

Garcia duela hilabete bakarrik sartu zen Euskalteleko kontseiluan, maiatzaren 7an, hain zuzen ere. Zegonako ordezkari bezala heldu zen, Erresuma Batuko konpainia akziodun nagusia bihurtu ondoren. Kapital sozialaren % 21 bereganatu zuen Zegonak.

2006tik 2015era Jazztel telekomunikazio enpresaren kontseilari delegatua izan zen, eta aurretik bere ibilbidea Cable & Wireless konpainian egin zuen.

Kontseilura heldu zenetik bere etorkizuna Euskalteleko kontseilari delegatu berria izatea zela zioten zurrumurruek, Zegonaren egitasmoak aurrera eramateko. Besteak beste, akzioen balioa igo nahi ditu Erresuma Batuko konpainiak. Administrazio Kontseiluak aho batez izendatu du.

Garciak Francisco Arteche ordezkatuko du. Artechek hiru urte eman ditu karguan.

Akziodun baten ordezkari gisa, Garcia ordezkatzeko, Eamonn O'Hare izendatu dute. O'Hare Zegonako presidente eta kontseilari delegatua da.

Garcia: "Espainiako telekomunikazio merkatuan erreferentziazko eragilea izateko, Euskaltel taldearen indar baliotsuan konfiantza dut"

"Datozen urteetan Negozio eta Ekintza Plana eguneratzeko eta dinamizatzeko, eta Europan sektorearen egoera zailean erronka berriei aurre egiteko profesional egokia da; Euskaltel taldea hazkunde errentagarriko proiektua izateko helburu estrategikoak lortzea ezinbestekoa da, eta horretarako pizgarriak beharrezkoak dira", azaldu du Euskaltelek prentsa-ohar batean.

"Espainiako telekomunikazio merkatuan erreferentziazko eragilea izateko, Euskaltel taldearen indar baliotsuan konfiantza dut", adierazi du Garciak izendapenaren ostean.

Euskaltel "hazkunde errentagarriko proiektu" bat dela azpimarratu du Garciak, "balioa sortzeko beharrezko aktibo guztiekin". Kontseilari delegatuaren ahotan, taldeak "marka sendoak ditu merkatuaren aukera guztiak aprobetxatzeko, arrakasta ziurtatzen duten aktiboak".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X