2020ko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuak bideratuko dituzten gidalerroak gaur onartuko ditu Jaurlaritzak

Hurrengo ekitaldirako aurreikusitako % 2,2ko hazkunde ekonomikoa izango da, hain zuen, ildo garrantzitsuenetako bat.
Josu Erkoreka
Josu Erkoreka. EFEren artxiboko irudia

Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontu proiektua bideratzeko orduan baliagarri izango diren gidalerro ekonomikoak gaur onartuko ditu. Aurrekontuekin gertatzen dena erabakigarria izan liteke Iñigo Urkullu lehendakariarentzat, legealdia bukatu beharrean, irailerako aurreikusitako hauteskundeak aurreratzeko erabakia har lezakeelako.

Hurrengo ekitaldian ekonomia % 2,2 haziko dela aurreikusi dute, eta, hain zuzen ere, horixe izango da datorren urteko aurrekontuetako ildo nagusietako bat. Halere, Barne Produktu Gordinaren bilakaera kontuan izanda, baliteke Jaurlaritzak indize horren gaineko azterketa berriro egitea.

Dena den, udazkenean iritsiko da unerik garrantzitsuena, lege proiektua onartu beharko dutelako, eta orduan jakingo delako Jaurlaritzak oposizioaren babesa duen ala ez. Horrela ez balitz, 2019ko kontuekin gertatutakoa errepikatuko litzateke; hots, luzatu egin beharko lituzkete.

Urkulluren Gobernuak lehenengo bi aurrekontuak onartzea lortu zuen, PPren abstentzioari esker, baina 2019ko kontuak atzera bota behar izan zituen, babes nahikorik izan ez zuelako. Izan ere, PSE-EErekin batera osatutako koalizioak gutxienez beste parlamentari baten babesa behar du Legebiltzarrean gehiengo osoa eskuratzeko.

Ildo horretan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak asteartean esan zuenez, gidalerroak onartutakoan "alderdi guztiekin" hitz egingo dute, Aurrekontuak onartze aldera.

Alfonso Alonso PPko presidenteak, bere aldetik, behin baino gehiagotan esan du jeltzaleek zein baldintza bete behar duten PPkoen botoa lortzeko; Nafarroan EH Bildurekin gobernurik ez osatzea, eta, horrenbestez, Navarra Sumari gobernatzen uztea.

Bestalde, EH Bilduk edo Elkarrekin Podemosek ez dute proiektua babesteko, legealdi osoan ez baitute horrelakorik egin.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X