LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aenak lana berrantolatu du Bilboko Aireportuan, igandeko greba-deialdia tarteko

Orain arte greba-egun bat egin dute udan, uztailaren 1ean, eta hogei hegaldi gelditu ziren bertan behera. Uztailaren 7ko eta 15eko lanuzteak deituta bazeuden ere, normaltasuna izan zen nagusi.
Aenako langileen protesta Bilboko Aireportuan (artxiboko irudia)
Aenako langileen protesta Bilboko Aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE

Uztailaren 21ean Bilboko Aireportuan deitutako grebaren harira, Aena bertan aritzen diren hegazkin konpainiekin lanean ari da igandeko operatiboa berrantolatzeko.

Aenak jakinarazi duenez, bertan behera geldituko diren hegaldietako bidaiariei ahalik eta eragozpen gutxien eragitea eta une oro horiei informazio zehatza ematea da helburua. Bertan behera geldituko diren hegaldien zerrenda izan bezain laster, aire-konpainiek eta Aenak horren berri emango diete kaltetuei.

Sindikatuek 24 orduko greba-egunak eta lanuzteak deitu dituzte uda honetarako: 24 orduko greba, uztailaren 1ean, 7an, 14an, 21ean, 25ean, 28an eta 31n, abuztuaren 4an, 11n, 15ean, 18an, 25ean eta 31n eta irailaren 1ean; 6 orduko lanuztea, ostera, uztailaren 15ean eta 24an eta abuztuaren 1ean eta 14an.

Orain arte greba-egun bat egin dute udan, uztailaren 1ean, eta hogei hegaldi gelditu ziren bertan behera. Uztailaren 7ko eta 15eko lanuzteak deituta bazeuden ere, sindikatuek atzera egin zuten zuzendaritzarekin negoziatzeko.

Sindikatuek langile gehiago eskatzen dituzte Bilboko Aireportuan izandako lan-kargaren gorakadari aurre egiteko. Grebarekin bat egitera deitutako langileen artean daude bezeroen arreta zerbitzuaz, operazioez eta seinaleztatzeaz arduratzen direnak, eta baita suhiltzaileak ere.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X