Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behargin desgaituek zuzendutako hotela zabalduko du ONCEk Bilbon

47 langile izango ditu eta horietatik 33 desgaitasuna duten pertsonak izango dira. Antza, hotela datorren urtean zabalik izango da.
Hoteleko zerbitzari batek toallak ohe gainean uzten. Argazkia: pexels.com

Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak (ONCE) hotel bat zabalduko du EAEn enplegurako zentro berezi gisa, % 70 behargin desgaituak izango baitira, Rafael Ledesma ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak astearte honetan jakinarazi duenez.

"Hotelak lau izan izango ditu; Bilbo erdigunean egongo da eta ez da Ilunion Hotela, eraikin berria egingo baitute eta 2020an zabalik izatea espero dugu", esan du Ledesmak.

Eraikitze-lanak jada hasi direla eta hotela izango dituen 47 langileetatik 33 desgaituak izango direla azaldu du.

Hala ere, Ledesmak ez du argitu non kokatuko den; bai, ordea, Bilbon izango dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X