LANUZTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberiako lurreko langileek bi greba egun deituko dituzte Loiuko aireportuan

Sindikatuek ez dute oraindik zehaztu noiz izango diren lanuzte horiek.
Loui, Bilboko aireportua (Bizkaia).
Liuko aireportua (Bizkaia). Argazkia: EFE.

Loiuko aireportuan bi greba egun egingo dutela iragarri dute Iberiako lurreko langileek. Orain arte egindako geldialdiak partzialak izan dira. Sindikatuek oraindik ez dute adierazi noiz izango diren egun osoko greba horiek.

Iberiako lurreko 270 langile inguru lanuzte partzialak egiten hasi ziren Bilboko aireportuan, aste hasieran, txandaka. Orain arte, ez du aireportuaren funtzionamenduan eraginik izan. Ez dituzte hegaldirik bertan behera utzi.

Ostiralean, enpresa eta lanuzteak deitu zituen UGT sindikatua Preco Lan Harremanen Kontseiluko lan gatazken zerbitzuan batu ziren. Bilera horretan, kanpoko bitartekari batera jotzea adostu zuten.

Precon egindako beste bilera batean, UGTk bi greba egunak iragarri ditu. Hortaz, lan gatazka pil-pilean dago oraindik.

Iberiako langile horiek IAG taldeko konpainiei eskaintzen diete lurreko zerbitzuak, hau da, Vuelingi, British Airwaysi eta Lufthansari, besteak beste. Fakturazioz zein mostradoretako maleten zamaketaz arduratzen dira.

Gatazkaren erroa ez dira soldatak, baizik eta aireportuko lan-baldintzak, gero eta jende gehiagok bidaiatzen duelako eta, ondorioz, lan-zama gero eta handiagoa delako.

UGTk egonkortasuna lortu nahi du, % 50 aldi bateko langileak baitira. Horrekin batera, ondorengo neurriak eskatu ditu: goizeko eta arratsaldeko txandak arrazionalizatzea, txanden artean alde handirik ez egoteko; eta aldi bateko langileen lanaldiak gutxienez bi ordukoak izatea, orain ordu batekoak direlako eta ordu gehiago lan egiten dituztelako.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X