SEGURIDAD SOCIAL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Afiliatu atzerritarrak % 9,22 igo dira EAEn, uztailean, 68.182raino

Bestalde, guztira 27.887 atzerritar jatorriko afiliatu zenbatu dituzte uztailean Nafarroan Gizarte Segurantzan izena emanda.
Langabezia EAEn, Lanbideko bulegoa. eitb.eus artxiboko argazkia
Langabezia EAEn, Lanbideko bulegoa. eitb.eus artxiboko argazkia

Gizarte Segurantzako atzerritar jatorriko afiliatuak EAEn % 9,22 igo dira uztailean, iazko epe berarekin alderatuta. 68.182 afiliatu daude, 5.753 gehiago.

Uztailean % 0,36 igo da EAEn afiliatuen kopurua, ekaineko datuekin alderatuta, 241 pertsonak eman baitute izena, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.

Lurraldeka aztertuz gero, Gipuzkoan igo da gehien afiliatu kopurua, % 9,61 (duela urtebete baino 2.161 gehiago); jarraian Araba, % 9,33ko igoerarekin (1.039), eta Bizkaia, % 8,86rekin (2.553).

Afiliatu atzerritarretatik 44.418 erregimen orokorrean daude, 10.896 etxekoan, 11.139 autonomoak dira, 1.423 laborantza erregimenean daude eta 306 itsasokoan.

Afiliatu atzerritarren jatorriaren arabera, 47.155 atzerritar EBko kanpoko herrietakoak dira eta 21.026 atzerritar EBkoak.

Afiliatu atzerritarren artean, errumaniarrak (9.991), marokoarrak (6.542), portugaldarrak (4.127), nikaraguarrak (3.852), kolonbiarrak (3.724) eta italiarrak (1.798) dira nagusi.

Nafarroan afiliatutako atzerritarrak 27.887 dira

Guztira 27.887 atzerritar (% 9,18 gehiago) zenbatu dituzte uztailean Nafarroan Gizarte Segurantzan izena emanda.

27.887 afiliatu horietako 4.487 autonomoak dira eta 23.400 erregimen orokorrean daude izena emanda. Gainera, 2.699 langile atzerritar laborantza alorrean ari dira eta 2.623, etxeko zerbitzuetan.

Estatuan, berriz, guztira 2.170.368 atzerritar zenbatu dituzte uztailean, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren estatistika datuen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X