Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia eta Bilbo, pisua partekatzeko Estatuko bost hiri garestienen artean

Laugarrena eta bosgarrena dira, logelako eta hileko 402 eta 360 euroko batez besteko prezioarekin. Merkeena, berriz, Zamora da, hilean 152 euroko batez bestekoarekin.
Etxebizitza bat alokairuan, Donostian. Argazkia: EITB

Donostia eta Bilbo Estatuko bost hiri garestienen artean daude pisua partekatzeko garaian. Donostia laugarrena da, eta Bilbo bosgarrena, logelako eta hileko 402 eta 360 euroko batez besteko prezioarekin, hurrenez hurren, 'pisos.com' webguneak egindako azterketaren arabera.

Hori horrela, 2019an 287 eurokoa zen logelaren batez besteko prezioa partekatutako pisuetan Espainiako Estatuan, 2018an baino % 1,62 garestiagoa.

Hiri garestien Bartzelona da (455,81 euro), bigarren da Madril (425,01 euro); eta hirugarrena, Mallorcako Palma (403,87 euro).

Merkeenak, berriz, Zamora (152,43 euro), Badajoz (165,15 euro), Ciudad Real 168,51 euro), Lugo (170,97 euro) eta Palentzia (180,22 euro) dira.

 

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu