Alokairuaren prezioa mugatzea eskatu du ELAk, goraka jarrai ez dezan
ELA sindikatuak alokairuaren prezioari gehienezko muga bat ezartzea eskatu du, gehiago garestitu ez dadin, eta, ildo berean, etxebizitzak hutsik dituzten jabeak zigortzea galdegin du.
ELAk etxebizitzen alokairuaren buruzko ikerketa bat egin dute eta lan horren ondorioak aurkeztu dituzte gaur Mikel Noval eta Xabier Zabala ordezkariek.
Zabalak Eustatek emandako datuetan oinarrituta azaldu duenez, urteko lehen hiruhilekoan berriro garestitu da alokairuaren batez besteko prezioa Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 1.047,7 eurotan ezarri dute, iaz baino % 10 garestiago, orduan batez besteko prezioa 952,2 eurokoa baitzen.
Horrez gain, etxebizitzaren prezioak % 8,9ko igoera izan du 2018ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Lurraldez lurralde, prezioak ezberdinak dira. Gipuzkoan alokairuaren batez besteko prezioa 1.257,2 eurokoa da eta urte arteko igoera % 16,2koa izan da; Bizkaian batez besteko prezioa 967,3 eurokoa da, iaz baino % 0,3 garestiago; eta Araban, prezioa 882,1 eurokoa da, iaz baino % 11,8 garestiago.
Zabalak erantsi du alokairuaren prezioa 2013tik urtero ari dela goraka. Zehazki, orduz geroztik % 26,9 garestitu da.
Neurri zehatzak garestitzea gelditzeko
Mikel Novalek azpimarratu du etxebizitzaren arazoa "politika publikoen" ondorio dela eta, beraz, erakundeen ardura dela irtenbidea bilatzea.
"Gipuzkoaren kasuan, esaterako, batez besteko soldataren % 70 alokairura bideratu beharko litzateke, eta horrelako prezioak ordaintzea ezinezkoa da lanean ari diren herritarren gehiengoarentzat", kritikatu du.
Horrenbestez, eta pertsona guztiei etxebizitza bat izateko eskubidea bermatzeko, alokairu sozialak bultza ditzatela eskatu die agintari politikoei, etxeak erostea sustatu beharrean.
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko neurri zehatzak proposatu ditu Novalek, besteak beste, etxebizitzak hutsik dituzten jabeak zigortzea, alokairuari gehienezko prezio bat ezartzea, oporretarako alokairuak mugatzea eta etxebizitzaren funtzio soziala bermatzea, espekulatzeko tresna gisa erabili ez dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.