Trumpen muga-zergak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer ondorio izan ditzakete Trumpek iragarritako zergek euskal ekonomian?

Trumpek abiatutako zerga-gerran, sektore aeronautikoa eta ardoaren sektorea izango lirateke kaltetuenak.
Arabako Errioxako ardoa izan liteke kaltetuenetako bat
Arabako Errioxako ardoa izan liteke kaltetuenetako bat

Donald Trump AEBko presidenteak Europar Batasunaren aurka iragarritako muga-zergek ondorio “kezkagarriak” izan ditzakete EAEko ekonomian, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez.

Horren ildotik, sektore kaltetuena aeronautikoa izan liteke; izan ere, iaz, 245 milioi euroko salmentak egin zituzten AEBn, hau da, ekoizpen osoaren % 15.

Ardoaren sektorean ere kezkatuta daude, Arabako Errioxako ekoizleak batik bat. Haientzat AEB bigarren herrialdea da salmentei dagokienez, eta hirugarrena bolumena kontuan hartuta. Iaz, milioi bat botila saldu zituzten bertan (7 milioi euro; ekoizpenaren % 30). Gainera, Italiari, Arabako Errioxaren lehiakide nagusiari, ez dio zergarik jarriko Trumpek.

Dena dela, Arabako Errioxa ez da kaltetutako ardo bakarra izango: txakolinak ere AEB du atzerriko bezero nagusi. Adibidez, Getariako Txakolinak ekoizpenaren erdia saltzen du herrialde horretan.

Aeronautikaz eta ardoaz gain, Idiazabal gaztak ere zergen ondorioak pairatu ditzake, AEBko salmentak oso handiak ez badira ere. Izan ere, haren lehiakide nagusia Gaztela-Mantxako gazta da, eta orain gerta liteke beste merkatu batzuetan barrena egitea, zerga estatubatuarretatik ihesi.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak ohartarazi du zergak “oso kezkagarriak” direla, eta “AEBren eta Txinaren mehatxuei erantzutea” eskatu dio Europar Batasunari. Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak ere aitortu du Trumpen zergek ondorioak izango dituztela EAEko ekonomian.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X