MUGA-ZERGAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek iragarritako muga-zergei 'irmo' erantzuteko eskatu dio Tapiak EBri

Sailburuaren hitzetan, AEBkin muga-zegen inguruko 'akordioa' lortzea litzateke konponbiderik egokiena, baina hori ezin bada, 'erantzun bateratua' eman beharko lioke Europak.
Arantza Tapia, gaur, Azpeitian. Argazkia: EiTB.

Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Europari ezarriko dizkion muga-zerga berrien inguruko albisteak ezinegon handia eragin du Eusko Jaurlaritzan.  Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak aitortu duenez, "sorpresaz" jaso dute berria, eta kezkatuta daude.

Nekazaritzako elikagaiei eta ardogintzari bakarrik ez, aeronauktika sektoreari ere zuzenean eragingo liokete muga-zerga berri hauek, sailburuaren arabera. Hori dela eta, Europari zuzendu zaio,  "indarrez eta batuta" erantzun dezala eskatzeko.

Agertoki berri honen aurrean, AEBkin muga-zergen inguruko "akordioa lortzea" litzateke konponbiderik egokiena, baina hori ezin bada, "erantzun bateratua" eman beharko lioke Europak, Tapiaren irudikoz. "Bere garaian, Txinatik iritsi zen mehatxua altzairuaren sektorera, eta oraingoan erantzuna azkarragoa izatea espero dugu. Guztion interesak defendatuko dituen erantzun bateratua eman behar du Europak", gehitu du.

Bestalde, datorren astelehenean, Espainiako Gobernuak deituta, Nekazaritza ministroen batzarra egingo dute Madrilen, eta Espainiak bilerara eramango duen proposamenaren zain daudela adierazi du Tapiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X