ENPRESAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tapia: 'Euskaltelen zuntz sarearen salmenta Kontseiluak hartuko du, ez Zegonak'

Gai hori "planteatu ere ez da egin", sailburuaren esanetan, eta enpresaren errotzea bermatuta dagoela gaineratu du.
Euskaltelen logoa
Euskaltelen zuntz sarearen salmentaz hitz egin du Tapiak. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak azpimarratu duenez, Euskaltelen zuntz optikoaren sarearen salmentari buruz erabaki behar duena Administrazio Kontseilua da, ez Zegona. Gainera, aukera hori "planteatu ere ez da egin", gaineratu du.

Zegona funts britainiarrak sare hori saltzeko duen asmoaren harira galdetu dio gaur Iker Casanova EH bilduko legebiltzarkideak Tapiari kontrol saioan.

Sailburuak azpimarratu duenez, Jose Miguel Garcia Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuaren arabera, "gaur-gaurkoz" telekomunikazioen euskal operadoreak "ez du bere sarea saltzea planteatzen", eta gai hori "ez da Administrazio Kontseiluan eztabaidatu ere egin, eta bertan hartu behar da erabaki hori".

"Ez gara hasiko airean gazteluak egiten", azpimarratu du Tapiak. Zegonak Euskaltelen akzioen % 21 dituela gogoratu du sailburuak, baina Kutxabankek, beste euskal akziodun txiki batzuekin batera, akzioen % 25 dituela, eta horrek enpresaren errotzea bermatzen duela gaineratu du.

Bestalde, Zegonak sarea saltzeko aukera planteatu izanak "ez du esan nahi gaur egun hori errealitate bat denik", azaldu du Tapiak.

Sailburuak nabarmendu duenez, Euskaltel ez da joan, ez du sarea saldu, Euskadin handitu baizik. "Enpresak herrialdearekin konprometituta eta proiektu berrietan lanean jarraitzen du", erantsi du sailburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X