Pentsio-sistemaren aurkako grebak Frantziako garraio publikoa geldiarazi du
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bultzatutako pentsio-sistemaren erreformaren aurka deitutako greba orokorrak Frantziako garraio publikoa geldiaraztea eta eskola eta kultur erakunde ugari ixtea eragin du. Ipar Euskal Herrian, jendetza bildu da Baionako manifestazioan. Antolatzaileen arabera, 10.000 lagun bildu dira; 7.000, Poliziaren arabera.
CGT, FO, FSU, Solidaries, UNL eta UNEF sindikatuek deitu dute greba, Macronek proposatutako erreforma berriak pentsioen zenbatekoa gutxitu dezakeela iritzita. Halaber, erreforma-proiektu horrek "herritar guztien eskubideak degradatuko ditu", horien esanetan, "bereziki behar gehien dituztenenak eta emakumeenak".
Gaur egun indarrean dauden 42 erregimenen ordez, erretiroa hartu aurretik kotizatutako euro bakoitzak frantziar guztiei eskubide berberak emango dizkien puntu bidezko sistema bat ezarri nahi du Gobernuak.
Horrela, SNCF Frantziako Trenbideen Sozietate Nazionalak edo RATP Parisko Garraioen Operadore Autonomoak dituzten "pribilegioak" amaituko lirateke; izan ere, bertako langileek 52 eta 57 urte bitartean har dezakete erretiroa, kategoriaren arabera. Gainerako herritarrek 62 urte bete arte egin behar dute lan.
Arrazoi horregatik, greba-egunak garraioan eragin handia izatea espero da: TGV abiadura handiko hamar trenetik bat baino ez da ibiliko, eta bost erregionaletatik bat. Ildo horretatik, lanuzteak nazioarteko zirkulazioan "eragin handia" izango duela ohartarazi du SNCFk.
Guztira, 245 manifestazio deitu dituzte Frantziako estatuan (Baionakoa 10:30ean egin dute). Dena dela, nagusia Parisen egin dute. Bertan, Poliziak negarra eragiteko gasa erabili du Errepublika plaza inguruan ustez indarkeria erabiltzen ari zirenean aurka. Nantesen ere istiluak izan dira, protestariek agenteen aurka jo ostean.
Manifestazioetan 806.000 pertsona elkartu direla adierazi du Barne Ministerioak. Baina CGT sindikatuak esan du milioi eta erdi izan direla Estatu osoan egindako 250 manifestazioetan parte hartu dutenak.
Agintariek jakinarazi dute 71 lagun atxilotu dituztela istiluetan, Europe 1 irrati-kateak zabaldu duenez.
Ipar Euskal Herria mobilizatuta, erreformari ezezko biribila emateko
Ipar Euskal Herrian oso eragin handia izaten ari da greba. Tren zerbitzua etenda dago, eta aireportua ez dabil. Ikastetxeen erdiak baino gehiago itxi dituzte, eta manifestazio jendetsua egin dute Baionan.
Eta greba orokorrak aurrera jarraituko duela hitzeman du Philippe Martinez CGTren idazkari nagusiak, Gobernuak erreformari uko egiten ez dion bitartean.
Garraio publikoa, geldituta, batez ere Parisen
Grebak garraio publikoari eragin dio batez ere. SNCF tren konpainiak ohartarazi duenez, AHTko, aldiriko eta ibilbide luzeko 10 trenetik bakarra dabil, eta eskualdeetako bost trenetik bat. Frantzia eta Italia eta Alemania arteko trenak bertan behera utzi dituzte, eta Frantziaren eta Espainiaren artean joan-etorria egiteko zerbitzu bakarra egon da egun osoan.
Parisko metroan, 11 linea bertan behera geratu dira, beste hiruk puntako orduetan bakarrik funtzionatu dute, eta herritarren joan-etorriak bermatzen dituzten bi automatizatuak, 1 eta 14 zenbakidunak, gainezka ibili dira.
Hegaldiei dagokienez, aurreikuspenak ere berdintsuak dira: DGAC Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak Frantzian jatorria edo helmuga duten hegaldien % 20 kentzea gomendatu zien aire-konpainiei, baina hegaldi gehiago bertan behera geratzea aurreikusten da. Oraingoz, Espainia eta Frantzia arteko 15 hegaldi geratu dira bertan behera (197 daude programatuta egun osoan). Bilboko Aireportuan ez da hegaldirik bertan behera utzi, baina atzerapenak izan dira.
Hezkuntza alorrean, jarraipena % 55ekoa izan da Frantzia osoko ikastetxeetan, eta % 78koa Parisen; hori dela eta, eskola guztiak itxi behar izan dituzte hiriburuan, hiru izan ezik. Frantzian, hirutik bat itxita egongo da; Ipar Euskal Herrian, erdia baino gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.