Sidenorren arabera, Talgok "etorkizuneko proiektu sendo batekin" ekin ahalko dio etapa berriari
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren esanetan, euskal partzuergoak Talgoren % 29,76 erosteko sinatutako akordioa "mugarri oso garrantzitsua" da urtea amaitu aurretik operazioa gauzatu ahal izateko. EAJk euskal industriaren aldeko apustuaren erakusgarri gisa ospatu du operazioa; EH Bilduk, berriz, albiste ontzat jo du, nahiz eta izen aldaketa eskatuko duen eta beheranzko joera hartua duen euskal ekonomiarentzat lagungarria izatea espero du.
Talgoren lantegia, Ribabellosan (Araba). Artxiboko argazkia: EFE
Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentea buru duen euskal partzuergoak Talgoren % 29,7 erosteko Pegaso sozietatearekin salerosketa kontratua sinatu duen honetan, Sidenorrek oharra kaleratu du. Horren arabera, tren ekoizleak "etorkizuneko proiektu sendo batekin" ekin ahalko dio etapa berriari, hain zuzen ere, abiadura handiko trenaren sektorea "irmo" hazten ari den garaian.
Trilantic inbertsio-funtsa buru duen Pegaso sozietateari 156,67 milioi euro ordainduko dizkio, 4,25 euro akzio bakoitzeko. Bederatzi hilabete igaro dira otsailean aurreakordioaren berri eman zutenetik, eta orduan hitzartutakoa baino 10 zentimo gehiago ordainduko ditu azkenean akzioko.
Sidenorrek azaldu duenez, orain Talgoko Akziodunen Batzarrak eman beharko dio behin betiko argi berdea operazioari.
Eusko Jaurlaritza: Talgoko akordioari esker, aurten amaituko da eragiketa osoa
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren esanetan, euskal partzuergoak Talgoren % 29,76 erosteko sinatutako akordioa "mugarri oso garrantzitsua" da urtea amaitu aurretik operazioa gauzatu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzak zabaldutako ohar batean sailburuak azaldu duenez, aurreikusitako egutegia betetzen ari da eta hurrengo urratsa Talgoko Akziodunen Ezohiko Batzar Orokorra deitzea izango da.
Sailburuak aurreratu duenez, laster egingo da deialdia, eta urtea amaitu aurretik itxiko da behin betiko operazioa, Gabonak baino lehen.
Arabako Foru Aldundia ere, pozik
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak "oso positibotzat" jo du operazioa, eta sektore estrategiko batentzat eta balio-kate osoarentzat egonkortasuna eta sustraitzea dakarrela azpimarratu du.
"Euskal partzuergoa Talgon sartzearekin enpresa historiko bat berreskuratu eta trenbide-sektorea indartu genuen", azpimarratu du ohar batean.
Gonzalezek tokiko enpleguan eta hornitzaileetan duen eragina goraipatu du, baita trenbideen sektoreko nazioarteko kontratuak sendotzeko potentziala ere. Era berean, azpimarratu du operazioak Ribabellosako lantegiko enplegua babesten duela eta hazkunde industrialeko etapa berri bat irekitzen duela, mugikortasunari eta berrikuntzari lotuta.
"Albiste oso garrantzitsua da, sustraitzearen aldeko apustuaren adibide"
EAJko presidente Aitor Estebanek "albiste oso garrantzitsutzat" jo du iragarpena, "industriaren eta errotzearen alde egiten dugun apustuaren adibide handia" baita.
Buruzagi jeltzaleak azpimarratu du Talgo enpresa "estrategikoa" dela "Europa mailako ikerketa eta garapenari dagokionez".
EH Bilduk, berriz, adierazi du "albiste ona" dela, eta iragarri du enpresaren izena aldatzea proposatuko duela, "frankismoarekiko edozein oroitzapen" ezabatzeko.
Ander Goikoetxea EH Bilduren Industria idazkariak adierazi duenez, EH Bildu plan industrialaren berri izateko zain dago, eta operazioak beheranzko joera hartua duen euskal ekonomiarentzat lagungarria izatea espero dutela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.