Hauek dira greba orokorrerako gutxieneko zerbitzuak
EAEn urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrerako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak, eta aurreko lanuzteetako ezarritakoen antzekoak dira. Horrela, garraiobide publikoen % 30 ibiliko da gutxienez egun horretan. Osasun arretari dagokionez, ospitaleetan jaiegunetako zerbitzua emango dute, eta anbulatorioetan, larunbatetakoa.
Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuak gaur sinatu du gutxieneko zerbitzuen araua. Greba Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak (ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, CNT eta CGT sindikatuek, pentsiodunen elkarteek eta beste eragile sozialek) deitu du, "lan eta pentsio duinak" eskatzeko.
Hezkuntza arloan, ikastetxe ez unibertsitarioetan gutxienez bi behargin egon beharko dira (eskolak zabalik daudela bermatu beharko dute), eta EHUn, langile bat.
Osasun arretari dagokionez, ospitaleetan senda-agiriak eman ahalko dituzte, eta aurretik hitzartutako edota atzeraezinak diren dialisi eta tratamendu onkologikoak emango dira. Larrialdi, sukalde eta garbiketa zerbitzuetan, "bakarrik beharrezkoak diren langileak" egongo dira.
Osasun larrialdietan eta Etengabeko Arreta Guneetan ohiko zerbitzua eskainiko dute. Garraio sanitarioari dagokionez, larrialdiko kasuak, hemoderibatuak eta dialisi eta tratamendu onkologikoak egiteko beharrezkoak direnak egingo dira.
SOS-Deiak 112 larrialdiei aurre egiteko zerbitzuan % 100ekoa izango da arreta. Suhiltzaileek, errepideak mantentzeko langileek eta trafikoa kudeatzeko zentroko langileek jaiegunetako zerbitzua eskainiko dute.
Adineko eta menpekotasunen bat duten pertsonen zentroetan, % 50ekoa izango da gutxieneko zerbitzua (% 10 gehiago otorduetan), eta etxez etxeko laguntzan, 2. eta 3. menpekotasuna duten lagunei otorduak eta botikak eman eta garbitzeko eta altxatzeko eta oheratzeko laguntza eskainiko zaie.
Zure interesekoa izan daiteke
Papresako langileek lanuzteak hasi dituzte, enpresa sal dezaketelakoan eta EEE baten balizko aplikazioaren aurrean
Enplegu-erregulazioko espedienteak 110 langileri eragin liezaieke, enpresako 250etatik.
Greba eguna dute Tubos Reunidoseko langileek, batzordeen eta zuzendaritzaren arteko bilerarekin bat eginez
Amurrioko lantegiko langileek lanuzteak deitu zituzten otsailaren 17, 23 eta 26rako eta martxoaren 4 eta 9rako. Trapagarango lantegiko LAB eta ESK sindikatuek ere lanuzteak deitu dituzte egun berberetarako.
Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak
Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.
Euskadik zerua ukitu nahi du aeronautikan: 110 milioi inbertituko ditu proiektu batean, eta 800 lanpostu sortu
ITP Aero izango da proposamenaren buru, eta hamabi enpresak hartuko dute parte harekin batera.
Estatutu propio baten aldeko aldarria zabaldu dute medikuek Donostian
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean. Baliteke urgentziazkoak ez diren ebakuntza batzuk bertan behera uztea.
Zer eskatzen dute medikuek?
Medikuen sindikatuek Estatutu Marko propioa eskatzen dute, euren lanbideak Osasunaren sektoreko gainerako lanbideetatik bereizten dituzten ezaugarriak dituela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak gutxieneko soldataren igoera sinatuta, zenbatekoa izango da LGS berria?
Behin akordioa sinatuta, litekeena da Errege Dekretua astearte honetan onartzea, % 3,1eko igoerarekin.
Albiste izango da: medikuen greba, aireportuen eskualdatzea eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une batzuetan; datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira"
Arantza Ruizek Confebaskeko presidentea elkarrizketatu du ETBko "12 minutos" saioan. Yagüek azpimarratu du hazkundea ez dela etengabea sektore guztietan, eta, industriari dagokionez, zuhur jokatzea komeni dela adierazi du, "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango baitira.