GREBA OROKORRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

U30eko greba orokorra babestea eskatu du Sortuk, "bizitza duin" baten alde

Ekintzaile talde batek Bilboko Burtsaren aurrean ekintza sinboliko bat egin du: itxitura bat jarri du eraikinaren atarian eta "bertako parasitoak hil" ditu.
Bilbo, gaur. Argazkia: EiTB.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak datorren urtarrilaren 30erako deitu duen greba orokorra babesteko deia egin du, gaur, Sortu alderdiak, Bilbon egin duen agerraldian.

Ekintza sinboliko bat egin dute Burtsaren eraikinaren atarian, "kapitalismo basatiak eragiten duen prekarizazioa" salatzeko. Itxitura bat jarri dute eraikinaren atarian, eta, ondoren, "garbitu" egin dute. "Gehiengoaren kontura bizi diren parasitoen izurritea salatzen dugu", esan dute.

Sorturen arabera, "parasito batzuk besteen kontura fortuna handiak pilatzen dituzte, eta bien bitartean, langileak prekarietatera kondenatuta daude".  Horregatik, "bizitza duin" baten alde mobilizatzeko deia egin dute, eta horretarako, greba egitera deitu dituzte herritarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

Talgo EFE
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Sidenorren arabera, Talgok "etorkizuneko proiektu sendo batekin" ekin ahalko dio etapa berriari

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren esanetan, euskal partzuergoak Talgoren % 29,76 erosteko sinatutako akordioa "mugarri oso garrantzitsua" da urtea amaitu aurretik operazioa gauzatu ahal izateko. EAJk euskal industriaren aldeko apustuaren erakusgarri gisa ospatu du operazioa; EH Bilduk, berriz, albiste ontzat jo du, nahiz eta izen aldaketa eskatuko duen eta beheranzko joera hartua duen euskal ekonomiarentzat lagungarria izatea espero du.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

“Ipar Euskal Herrian, Asturiasen, Kantabrian… Europa osoan ari dira angula arrantzatzen, EAEn izan ezik”

Angula denboraldia hastear den honetan, Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek ezin izango dute angula arrantzatu, Jaurlaritzaren debekua dela eta. Unai Eizagirre Anguleroen Elkartearen lehendakariak onartu du angularen egoera ez dela ona, baina kritikatu du debekua Euskal Autonomia Erkidegoan soilik ezarri dela, eta, bien bitartean, Asturiasen, Galizian... angula arrantzatzen ari direla. Eurak soluzioaren parte direla nabarmendu dute, eta, Frantziako eredua jarri dute mahai gainean.   

Gehiago kargatu
Publizitatea
X