Diru-laguntzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilaren 10ean arabar jaio berrientzat zuzendutako laguntzen epea irekiko da

Diru laguntzak 250 eta 1.000 euro artekoak izango dira, familia bakoitzaren errentaren araberakoak.
Eskaerak aurkezteko epea hilaren 10tik martxoaren 10era egongo da zabalik.
Eskaerak aurkezteko epea hilaren 10tik martxoaren 10era egongo da zabalik. Argazkia: EiTB.

Arabako Foru Aldundiak 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jaiotako seme-alabentzat zuzendutako diru-laguntzak onartu ditu astearte honetan. Otsailaren 10etik aurrera eskatu ahal izango dira.

Diru-laguntzak, 250 eta 1.000 euro artekoak dira, familia bakoitzaren errentaren arabera, hala onartu zuten Arabako Batzar Nagusiek iaz.

Urtean 40.000 eurotik beherako diru-sarrera gordinak dituzten familientzat, seme-alaba bakoitzeko 1.000 euroko diru-laguntza emango da. 75.000 eurorainoko diru sarrerak dituzten familien kasuan, 500 euroko diru-laguntza banatuko da; eta urtean 75.000 euro gordinetik gorako errenta duten familiek, berriz, 250 euro jasoko dituzte.

Deialdian jasotako diru-laguntzak Arabako Lurralde Historikoan bizi diren familiek eskuratu ahal izango dituzte. Laguntza jasotzeko eskubidea hori umea jaio baino urtebete lehenagotik erroldatuta daudenek ere etekina atera ahal izango diote.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 10eko 09:00etatik martxoaren 10eko 14:00etara egongo da zabalik.

Aldundiaren webgunearen bidez edo Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak Gasteizen duen arretarako bulegoan aurkez daitezke.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X