Madril
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak pentsioen eta funtzionarioen soldataren igoera onartu du

Kongresuko osoko bilkurak gehiengo argiarekin balioztatu ditu bi lege-dekretuak.
Kongresuko Osoko Bilkura
Kongresuko Osoko Bilkura. Argazkia: EFE

Alderdi politiko guztiek, Vox, BNG eta CUP alderdiek izan ezik, 2020an pentsioak % 0,9 eta langile publikoen soldata % 2 igotzearen alde bozkatu dute.

Kongresuko osoko bilkurak gehiengo argiarekin balioztatu ditu bi lege-dekretuak, aldeko 289 botorekin eta 49 abstentziorekin pentsioen kasuan eta aldeko 291 botorekin eta 52 abstentziorekin soldaten kasuan. Zerga eta katastroarekin lotutakoak luzatzeko lege-dekretua ere onartu dute, aldeko 189 botorekin, kontrako 83 botorekin eta 72 abstentziorekin. Bozketa horretan, Ciudadanos abstenitu egin da eta PPk kontra bozkatu du, Vox, BNG, CUP eta EH Bildu alderdiek bezala.

PPk eta Ciudadanosek kritikatu egin dute azken dekretu hori, Ondarearen gaineko Zerga ez kentzeagatik. Hala ere, 1.092 herriren katastroaren balioa gaurkotzen du azken urteko preziora egokitzeko eta autonomoentzako zerga moduluen sistema sinplifikaturako sarbidea mantentzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X