Lana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxieneko soldata 950 eurora igoko du aurten Espainiako Gobernuak

Igoera (50 eurokoa) sindikatuek, patronalak eta Pedro Sanchezen Gobernuak adostu dute.
Hilean 50 eurokoa izango da igoera. Argazkia EFE
Hilean 50 eurokoa izango da igoera. Argazkia EFE

Lanbideen arteko gutxieneko soldata aurten % 5,5 igotzea adostu dute Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta patronalak, Yolanda Diaz Lan ministroak iragarri duenez. Horrenbestez, gutxieneko soldata 900 eurotik 950 eurora igoko da hilean.

Iaz, % 22,3ko igoera izan zuen gutxieneko soldatak, 735 eurotik 900 eurora, alegia.

Akordioa gaur arratsaldean itxi dute Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOO eta UGT sindikatuetako buruek eta Antonio Garamandi eta Gerardo Cuerva CEOE eta Cepume patronaletako buruek.

PSOEren eta Unidas Podemosen arteko koalizio Gobernuak helburu du gutxieneko soldata Espainiako batez besteko soldataren % 60an kokatzea. Horrenbestez, 1.200 euro ingurura igo beharko lukete.

Diaz ministroak baieztatu du soldata minimoen igoera urtarrilaren 1etik ezarriko dutela.

Espainiako Gobernuak errege dekretu bidez onartuko du igoera, eta, horrenbestez, Gorteek ez diote oniritzia eman beharko. Nolanahi ere, Diazek ez du argitu aste honetan edo hurrengoan onartuko duen Pedro Sanchezen Exekutiboak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X