Abiaturen 62.000 erabiltzailek ondorengo hilabeteotan aldatu beharko dituzte gailuak
Abiaturen 62.000 erabiltzailek, hau da, erabiltzaile guztien % 65ek, ondorengo hilabeteotan aldatu beharko dituzte, doan, euren gailuak; izan ere, gailu berriak banatzeko prozedura abiatu dute. Gailu berriek estaldura handiagoa emango dute, frantziar Estatu osoan erabili ahal izango baitira. Gainerakoak, 35.000 bat, urte-amaierarako aldatuko dituzte.
Donostian emandako prentsaurrekoan, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Aldundiko Bide Azpiegituretako ahaldunak eta Bidegiko zuzendari Alfredo Etxeberriak eman dute aldaketa horren berri. Oiarbidek nabarmendu duenez, Abiatu 2.0 gailuak "egungoak dituen abantaila eta deskontu guztiei eutsiko die, eta, horrez gain, espainiar Estatuko, Portugalgo eta frantziar Estatuko autobide guztietan erabili ahalko da, bai eta, azken Estatu horretan, T Bidearen sistemaren barnean dauden aparkaleku guztietan ere". Orain arte, Frantzian, gailuak Bordeleraino bakarrik zuen estaldura, gutxi gorabehera.
Astelehenean, Bidegi agentziak sistema eragile osoa aktibatuko du. 2020ko amaieratik 2021eko martxora bitartean iraungiko diren Abiaturen 62.600 gailuak berritzea izango da helburua, hau da, 2015ean emandako gailuak (guztien % 65). Gainerakoak (35.000 bat dira), modu progresiboan aldatuko dituzte, urte-amaierara arte.
Nola aldatu gailua
Abiaturen erabiltzaileek gailu berriaren gaineko posta elektroniko bat jasoko dute, eta azalduko diete zer egin behar den "inolako kosturik ez duen" aldaketa hori gauzatzeko. Mantentze-tarifak berdin jarraituko du, eta urteko zazpi eurokoa izango da, orain arte bezala.
Oiarbideren esanetan, posta elektronikoan, asteburuan aktibatuko duten informazio-kanpaina batez gain, eskaera-prozesua abiatzeko gonbidapena bidaliko diete erabiltzaileei, eta azalduko diete zer egin behar duten: "Erabiltzaileak euren profilera sartu beharko dira Bidegiren web orrian (abiatu.bidegi.eus), eta, modu oso erraz eta intuitiboan, datuak eguneratu eta tramiteak egin beharko dituzte", zehaztu du. Bidegik Aritzetan dituen bezeroarentzako zerbitzuak ere izango dira eskuragarri.
"Gailua iraungiko zaien 62.000 erabiltzaileak dira lehentasuna, baina Bidegik Abiatu 2.0a eskuratzeko eskaera guztiak tramitatuko ditu. Gailu berria emateko aurreikusitako epea lau astekoa da, eskaera egin denetik", azaldu du.
Ahaldunak zehaztu du hiru aukera izango direla gailu berria doan hartzeko: Bidegik Aritzetan dituen bulegoetara jotzea, erabiltzaileek hurbilen dituzten postetxeetara joatea, edo, zuzenean, etxean jasotzea, euro bat ordainduta.
Gailu zaharra eman behar da
Oiarbideren hitzetan, "gailu berria jasota, zaharra eman behar da, edozein ordainlekutan edo Aritzetako bulegoetan". "Aholkua da gailu zaharra ahalik eta lasterren ematea, berria hartuta", berretsi du, eta ohartarazi du: "Hilabeteko epean ez bada zaharra itzultzen, urteko 36 euroko zordunketa ezarriko zaio, itzuli arte".
Ahaldunak azpimarratu du Abiatu “nahitaezkoa” dela, "Irungo geltokietan kenketak izateko, eta Bidegi Oinaurren amaitzen ari den irteera/sarrera berrian, bai eta A-636an ere, 2021etik han, Deskargako autobideko ordainlekua indarrean sartu ostean".
"2015an Abiatu erabiltzen hasi ginenetik, AP-8 eta AP-1 autobideetako gipuzkoar erabiltzaileei deskontuetarako eta hilabeteko gastu-mugetarako sarbidea ematen dien gailu bakarra da. Hilabeteko muga hori 32,24 eurokoa da Gipuzkoan, eta 47,63 eurokoa Bizkaian eta Araban", zehaztu du.
Etxeberriak gogorarazi du Abiatu gailuek pertsona fisiko eta matrikula bana dutela lotuta; hortaz, beste erabiltzaile batek edo beste ibilgailu batek erabiliz gero, "iruzur" egingo litzateke; zigorra da hilabetez ez erabiltzea, eta isun bat. Halaber, argitu du zer gertatuko den ordainleku berrietan gailuak ez badu bat egiten lotuta duen matrikularekin: "Barrerak ez direla zabalduko", alegia.
Azkenean, Oiarbidek gogora ekarri du deskontu progresiboak lehen sei bidariak eginda hasten direla; lehen zortzi bidaietan, % 25eko deskontuak daude, eta 21. bidaiatik aurrera, aldiz, % 75erainokoak: "Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako deskontu-politika honek 26 milioi eurotik gorako aurreztea ekarri die erabiltzaileei, 2019an egindako mugimenduetan", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.