Tabakoaren BEZa igo eta emakumeen higienerako produktuena jaitsiko du Espainiak
PSOEk eta Unidas Podemosek adostu berri duten erreforma fiskalak tabakoaren eta apustu etxeen gaineko BEZa igotzea aurreikusten du, Txema Guijarro Unidas Podemoseko diputatuak ostegun honetan jakinarazi duenez. Horrez gain, emakumeentzako higiene produktuei eta albaitaritza zerbitzuei zeharkako zerga jaitsi nahi die koalizio-gobernuak.
Hala ziurtatu du Guijarrok, Kongresuan aurrekontu egonkortasunerako eta gastu ez finantzarioaren mugari buruz goizean egindako saioan. Izan ere, 2020ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu aurretik 'gastu-sabaia' eta defizit helburuak adostu behar dira.
Guijarrok nabarmendu duenez, "PSOEk eta Unidas Podemosek erreforma fiskalerako hitzartutako neurri ekonomikoen helburua justizia fiskalari berrekitea da, herrialdeak aspaldi galdu zuen bideari berriro ekiteko".
Zuzeneko zergei dagokienez, erreforma fiskalak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) azken zatia igoko du koalizio-gobernuak, eta Sozietateenak harmonizatuko ditu, enpresa txiki eta ertainei ezartzen zaien tasa murriztuz.
Dena dela, aldaketa nagusiak zeharkako zergetan izango direla jakinarazi du Guijarrok, "produktu eta zerbitzu jakin batzuei" BEZa igoko dietelako, hala nola, tabakoari eta apustu etxeei. Dena dela, beste produktu batzuei zeharkako zerga hori murriztuko diete, adibidez emakumeentzako higiene produktuei eta albaitaritza zerbitzuei.
Gauzak horrela, baliteke emakumezkoen produktuen BEZa % 10etik % 4ra jaistea, eta albaitari zerbitzuena % 21etik % 10era. Tabakoaren gaineko BEZaren aldaketak, berriz, ez dira PSOEk eta Unidas Podemosek koalizio-gobernua osatzeko adostu zuten akordioan ageri.
Neurri horiekin batera, zerbitzu digital jakin batzuei ('Google Tasa') eta finantza transakzioei ('Tobin Tasa') zerga berriak ezarriko dizkietela gogora ekarri du Unidas Podemoseko diputatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Langile bat hil eta beste bat zauritu da Urruñan, eraikuntza-lanetan ari zirela
Istripua goizeko 09:15ak inguruan izan da, ur-biltegi bat eraikitzeko lanetan.
Mercosur akordioaren kontra, traktoreak kalera atera dituzte nekazariek Iruñean eta Gasteizen
Bihar sinatzekoa den Mercosur akordioaren kontra traktoreak kalera atera dituzte nekazariek. Iruñean eta Gasteizen traktoreak baliatuz egin dute protesta, haien kalterako izango omen den merkatu librearen akordioari aurre egiteko.
EAEko industria-jarduera % 0,8 hazi da urte batetik bestera azaroan, baina % 1,0 jaitsi da hiletik hilera
Eustaten datuen arabera, ekipo-ondasunek gora egin dute urterik urte, nahiz eta Araban hilean behera egin eta jarduerak behera egin.
Greba mugagabea hasi dute Abadiño eta Legutioko Metal Groupen, enplegu-erregulazioko espedientearen aurka
Enpresaren zuzendaritzak Abadiñoko lantegia erabat ixtea eta Legution kaleratze ugari egitea proposatzen duen EEE bat proposatu du. 183 langileetatik 139ri inguru eragingo dio.
Lan Ministerioak gutxieneko soldata % 3,1 igotzea proposatu du, hilean 1.221 euro gordinera arte
Patronalak eta sindikatuek proposamena aztertzeko eta zuzendaritza organoei kontsultatzeko konpromisoa hartu dute, Joaquin Perez Rey Enpleguko Estatu idazkariak asteazken honetan emandako prentsaurrekoan azaldu duenez.
Merkealdian gerta daitezkeen 15 trikimailu ohikoenez ohartarazi du Facua kontsumitzaileen elkarteak
Legez kanpoko praktiken aurrean kontsumitzaileak erreklamazioa egiteko eskubidea du, baita merkealdian ere.
Espainiako Gobernua gizarte-eragileekin bilduko da lanbidearteko gutxieneko soldataren igoera negoziatzeko
2025a amaitu zen zenbateko berarekin abiatua da 2026a ere; hau da, gutxieneko soldata 1.184 euroan dago, hamalau ordainsaritan banatuta.
Tolosako eta Elgoibarko anbulantziak publifikatzea babestu du ELAk, baina gardentasun falta salatu du
Gaurtik aurrera, Osakidetzak bere gain hartu du anbulantzia medikalizatuen zerbitzua bi udalerrietan. ELA sindikatuak prozesua babestu du, baina salatu du hura gauzatzeko modua. Urte honetan zehar Osakidetzak Donostiako anbulantzia medikalizatuen kudeaketa ere publiko egingo du.
Hasi da ofizialki neguko merkealdia: 100 euro baino gehiago gastatuko ditu, batez beste, biztanle bakoitzak Hego Euskal Herrian
Biztanleko batez besteko gastua 114,45 eurokoa izango EAEn eta 105,11 eurokoa, berriz, Nafarroan. Kontsumobidek eta OCUk gogorarazi dute merkealdian kontsumitzaileen eskubideek bere horretan dirautela.
Gaur hasiko dira Nafarroako eta Gipuzkoako abelburuak dermatosi nodularraren aurka txertatzen
Espainiako gobernuaren aginduz, Frantziako Estatutik gertuen dauden ganadutegietako animaliak izango dira txertoa jasoko duten lehenak. Arabako eta Bizkaiko ganadutegiak txertaketa planetik kanpo geratu dira.