Datu ofizialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Senitartekoak zaintzeko eszedentziak % 10,8 igo dira Euskadin

Bideratutako guztien artean, 934 emakumezkoek eskatu dituzte, eta gizonezkoek 173.
Guraso bat, bere semearekin
Guraso bat, bere semearekin. Argazkia: Efe.

Urteko lehen hiruhilekoan 1.107 eszedentzia eskaera egin dira Euskadin senitarteko bat zaintzeko, 2019ko lehen hiruhilekoan baino % 10,81 gehiago.

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak ostegun honetan emandako datuen arabera, Euskadi Espainiako bosgarren erkidegoa da, seme-alabak eta familian harreran dituzten adingabeak zaintzeko eskatutako eszedentziei dagokienez.

Bideratutako eszedentzia guztien artean, 934 emakumezkoek eskatu dituzte eta 173 gizonezkoek.

Autonomia erkidegoen artean, berriz, eszedentzia gehien Madrilen eskatu dituzte (3.061), eta ondoren daude Katalunian (2.064), Andaluzian (1.612), Valentzian (1.522) eta Euskadin (1.107) egindakoak.

2019ko urtarrilaren eta martxoaren artean, Euskadin 5.467 laguntza bideratu ziren jaiotzeengatik eta adingabeak zaintzeko. Horien 2.705 lehen aldiz guraso izan direnentzat izan dira (normalean, ama) eta 2.762, bigarrenarentzat (normalean, aita). Guztira, Euskadin 32.745.846 euro bideratu ziren horretara.

Jaiotzak eta adingabeen zaintzak

Erkidegoen arabera, eta urtarriletik martxorako tartean, jaiotzeekin eta adingabeen zaintzarekin lotutako laguntza gehien Andaluzian (20.567), Katalunian (20.203) eta Madrilen (18.663) eskatu dituzte.

Seme-alabak edo familia-harreran dauden adingabeak zaintzeko eskatutako eszedentziei dagokienez, lehen hiruhilekoan Espainia osoan 14.016 eskaera egin ziren, 2019ko lehen hiruhilekoan baino % 9,95 gehiago, eta eskaera horien % 87,64 emakumezkoek egin zituzten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X