Oharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzaren laguntzak engainuak direla salatu dute ikuskizunetako teknikariek

"Diru-laguntzak eskuratzea galarazten zaigu zalantzaz beteriko etorkizun beltz baten aurrean", adierazi dute Euskadiko ikuskizunetako teknikari autonomoek.
Ikuskizunetako teknikari baten mahaia
Ikuskizunetako teknikari baten mahaia. Argazkia: Euskadiko Ikuskizunetako Teknikari Autonomoak

Euskadiko ikuskizunetako teknikari autonomoek salatu egin dute Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuaren laguntzak engainu bat direla. Komunikatu baten bitartez egin dute igande honetan.

"Pandemia honek gremio guztiak eragin ditu, ondorio handiak ekarriz, eta aurrerantzean izaten jarraituko ditu, bakoitzean bere berezitasunekin. Ikuskizunetako teknikariak izan ginen lehenak lana eteten eta eszenara itzultzen azkenak izango gara. Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen jarduera-kantitatearen mende gaude; haien langile-taldeak errendimendu betean daudenean, orduan itzuliko gara agertokira. Baina nola biziraun ordura arte? Zer nolako laguntza jasoko dugu larrialdi egoera amaitzean, diru-sarrerarik gabe gure egoerak larrialdizkoa izaten jarraitzen badu?", irakur daiteke oharraren hasieran.

Gainera, lan baldintzak eta bizi duten prekarietatea ere salatu dute: "Ikusten eta entzuten ez bazaigu ere, teknikariak foku eta bozgorailuen atzean dauden langile prekarioak gara; asteburu eta gauetan 16 orduko lanaldi amaigabeak betetzen ditugunak, hain zuzen ere. Hitzarmen kolektiborik ez izatearen ondorioz, sektorearen prekarizazioa pairatzen dugunak gara. Urtean BEZ-a eta PFEZ-az gain, gutxienez 3.400 euroko autonomoen kuota ordaindu behar dugunak. Neguan bizirauteko udan lan egiten dugunak gara. Musikagintzaren proletarioak. Ez gara ekintzaile amorratuak; beharrizan hutsagatik autonomo izan behar garenak baino ez".

Erakundeek kasu gutxi egiten dietelako engainatuta sentitzen dira Euskadiko ikuskizunetako teknikari autonomoak: "Euskal Autonomia Erkidegoko zein Estatuko erakundeen aldetik abandonatuta eta engainatuta sentitzen garela salatu nahi dugu. Babesa sentitzeko eta  informazio zuzena jasotzeko beharra dugu. Are gehiago Zeke Emanuelek, OMEko zuzendari nagusiaren aholkulariak, botatako baieztapenaren aurrean:  "gauza hauek (kultura ikuskizunak) normaltasunera itzultzen azkenak izango dira. Errealistak izanik, 2021eko udazkenaz ari gara. Horrelako baieztapenak ez dira batere itxaropentsuak, babes eta konponbide ezaren aurrean.  

"Krisi honen ondorioak arintzeko, udalek zein beste administrazio batzuk kulturarako jada onartutako diru-partidak arlo horretara bideratzen jarraitzea eskatzen dugu", aldarrikatu dute.

Jaurlaritzaren laguntzak barregarritzat jotzen dituzte, eta ez direla isilik geratuko ohartarazi dute. "Gure isiltasuna ez da erosten datorren astelehenean, hilak 11n, Eusko Jaurlaritzak kulturari emango dion laguntza barregarriarekin. Laguntza hori, 2,5 milioikoa, ez da bateragarria izango mundu guztiak eskatu zuen Espainako Gobernuak aurretik ateratakoarekin  (LGSren oso azpitik). Beraz, bateraezina delako edo txikia delako, pertsona gutxik eskuratu ahal izango dute, beti ere denbora mugatuan, azpikeriz jositako dirulaguntza hori", adierazi dute oharrari amaiera emateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X