Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 30 enpresa gutxiago sortu ziren Hegoaldean martxoan

Martxoan, alarma egoera ezarri zen hilean, 109 enpresa deuseztatu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta bat Nafarroan.
Industrialde bat, hutsik
Koronabirusaren krisiak gogor jo du ekonomia

Euskal Autonomia Erkidegoan, 217 enpresa sortu ziren martxoan, koronabirusaren pandemiaren aurreko alarma egoera ezarri zen hilean, 2019ko hilabete berean baino % 29,8 gutxiago. Nafarroan, berriz, 55 izan ziren, 2019ko martxoan baino % 40,2 gutxiago.

Deuseztatu ziren enpresei dagokienez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 109 izan ziren, 2019ko hilabete berean baino % 19,8 gehiago, eta Nafarroan bakarra deuseztatu zen, 2019ko martxoan baino % 85,7 gutxiago.

EAEn martxoan deuseztatu ziren enpresetatik 54k beren borondatez egin zuten, 44k besterekin bat egin zutelako eta 11k beste arrazoi batzuk tarteko.

Halaber, martxoan Euskal Autonomia Erkidegoko 70 enpresak handitu zuten kapitala, guztira 64 milioi euroan, eta Nafarroan 13k hartu zuten bide hori, bi milioi euroko balioarekin orotara.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X