Arabako Ogasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iaz baino 71 milioi euro gutxiago bildu ditu Arabak lehen lauhilekoan

Foru Ogasunak 70,7 milioi euroko gutxiago bildu du aurtengo lehen lauhilekoan, iaz baino % 12'2 gutxiago. Jaitsierarik nabarmenena BEZan izan da.
Ramiro González, Arabako Ahaldun Nagusia
Ramiro González, Arabako Ahaldun Nagusia

Urteko lehen lau hilabeteetan, Arabako Foru Ogasunak 502,3 milioi euro bildu ditu, iazko epe berean baino 70,7 gutxiago. Sozietateen gaineko zergan % 14ko jaitsiera izan da, ordainketa atzeratzeko neurriengatik. Beraz, Arabako Ogasunak 5,7 milioi gutxiago bildu ditu. Baina jaitsiera nabarmenena BEZan izan da, % 31 gutxiago bildu baitituzte.

PFEZak % 21,6ko igoera izan du (ia 40 milioi gehiago), Arabako Ogasunak itzulketa gutxiago egin behar izan dituelako. Hala ere, lan-etekinen eta lanbide-jardueren gaineko atxikipenek martxora arte izan duten goranzko joera hautsi egin da. Hala, epigrafe hori % 3,4 jaitsi da, iazko lehen lauhilekoan baino 7,5 milioi gutxiago bildu baitira. Lehen lauhileko zifrak martxoaren erdialdean izan zen jarduera ekonomikoaren beherakada jaso dute.

RADIO VITORIAK EGINDAKO ALBISTEA EITB.EUS-EK ITZULITA

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X