Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baraualdia egiten ari dira Agoizko Siemens Gamesaren itxieraren aurka

Enpresa batzordeak eta langile batzuek 24 orduko itxialdia eta baraualdia egitea erabaki dute lantegiaren itxieraren aurka, San Lorenzo elizan.
Siemens Gamesako langileen eta enpresa batzordearen itxialdia. Argazkia: ELA
Siemens Gamesako langileen eta enpresa batzordearen itxialdia. Argazkia: ELA

Langileak eta Agoizko Siemens Gamesa lantegiko enpresa batzordeko kideak itxialdia eta baraualdia egiten ari dira, 11: 00etatik biharko ordu berera arte, lantegiaren itxieraren aurka.

ELAk prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, itxialdia amaitzen dutenean, Nafarroako Parlamentura joango dira azken bi aste hauetan herritarren artean bildu dituzten lantegiaren itxieraren aurkako sinadurak erregistratzera, alderdiei presioa egiteko, borrokan inplika daitezen.

Langileen ordezkariek gogorarazi dutenez, "joan den ekainaren 30ean enpresa batzordeak eta langileek prentsaren bidez Siemens Gamesak gure lantegia ixteko asmoaren berri izan genuenetik", mobilizazio ugari egin dituzte, "enpresak diru gehiago irabazteko hartu duen erabaki bidegabea" dela ulertzen dutelako.

"Gure egia sendoa da: Agoizkoa planta gaztea da, diru publiko asko inbertitu da bertan, eta gutxieneko inbertsio batekin aurrera jarraitu ahal izango luke", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X