Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxak % 39,8 murriztu du mozkin garbia 46 milioira arte

Kreditu kooperatibak adierazi duenez, COVID-19aren pandemiak sortutako krisiak finantza sektorea harrapatu du "erabateko eraldaketan".
Laboral Kutxa
Laboral Kutxa. Artxiboko argazkia: EiTB

Laboral Kutxak 46 milioi euroko irabazi garbia izan du urteko lehen seihilekoan, hau da, % 39,8 jaitsi da iazko epe berarekin alderatuta.

Zerga aurreko emaitza 55 milioira iritsi da, 2019ko lehen sei hilabeteetan baino % 34,7 gutxiago, Laboral Kutxak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Mondragon Korporazioaren baitan dagoen entitateak azaldu duenez, COVID-19aren pandemiak sortutako krisiak finantza sektorea harrapatu du "erabateko eraldaketan eta emaitzak sortzeko ahultasun une batean", "zero tasako edo tasa negatiboko epe luzeagatik errentagarritasun galera" izan delako.

Kreditu-kooperatibak azpimarratu duenez, seihilekoa 46 milioiko mozkin garbiarekin ixtea lortu du, bere gizarte-ekintzako funtsen zuzkiduraren aurretik, eta "abiapuntuko egoera sendo batekin, datorren agertoki konplexuari aurre egiteko".

Pandemiaren balizko ondorioak aurreikusteko, Laboral Kutxak 25 milioi euroko aparteko zuzkidura egin du, baina "berankortasun ratioak oraindik ez du degradazio zantzurik" eta kreditu zorroak ez du zuzkidura handiagorik behar.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X