Abuztuan 3.090 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn eta 1.078 gutxiago Nafarroan
Enplegu zerbitzu publikoetako bulegoetan erregistratutako langabeen kopuruak gora egin du abuztuan Euskadin, 3.090 langabe gehiago (% 2,16) zenbatu baitituzte aurreko hilabeteko datuekin alderatuta; beraz, guztira 146.450 langabe daude, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak astearte honetan jakitera eman dituen datuen arabera.
2019ko abuztuarekin alderatuta, 30.372 langabe gehiago daude, hau da, % 26,17 gehiago.
Euskadiko bilakaera Estatuko batez bestekoa baino okerragoa izan da: langabeziak % 0,79 egin du gora abuztuan uztaileko datuekin alderatuta, eta % 24,04 igo da 2019ko zortzigarren hilabetekoekin alderatuta.
EAEko hiru lurraldeetan, langabezia-tasak gora egin du abuztuan: % 3,4 Araban, % 1,9 Gipuzkoan eta % 1,8 Bizkaian. Halaber, langabeen kopuruak gora egin du hiru lurraldeetan azken hamabi hilabeteetan: % 22,8 Bizkaian, % 27,8 Araban eta % 32,3 Gipuzkoan.
Ostalaritza, aisialdiko jarduerak eta jarduera artistikoak izan dira sektorerik kaltetuenak. Ostalaritzan % 62,3 egin du behera kontratazioen kopuruak, iazko abuztuko datuekin alderatuta, eta aisialdiko jardueretan eta jarduera artistikoetan % 61 jaitsi dira kontratazioak.
Pandemiaren ondorioz aldi baterako lan erregulazioan zeuden langileen % 16k egoera horretan jarraitzen dute gaur egun. % 5 langabezia-saria jasotzera pasatu dira eta gainerakoak lanera itzuli dira, Lanbideren datuen arabera.
Nafarroan jaitsi da gehien langabezia, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta % 2,69 jaitsi baita (1.078 langabe gutxiago).
Guztira, 38.970 langabe zenbatu dituzte Foru Erkidegoan, iazko hilabete berean baino 7.887 gehiago (% 25,37 gehiago).
Espainian, guztira, 29.780 langabe gehiago daude, aurreko hilabetean baino % 0,79 gehiago eta 2019ko abuztuan baino % 24,04 gehiago.
Gizarte Segurantzako afiliazioak behera egin du EAEn
Gizarte Segurantzan 938.585 afiliatu zenbatu dituzte abuztuan Euskadin, hau da, uztailean baino 3.945 gutxiago (% 0,42) eta 2019ko abuztuan baino 17.979 gutxiago (% 1,88).
Hiru lurraldeetan, afiliazio gutxiago zenbatu dituzte abuztuan, hileko datuak alderatuta: Araban, % 0,77 gutxiago; Gipuzkoan, % 0,38 gutxiago; eta Bizkaian, % 0,33 gutxiago.
Urte arteko datuei begiratuta ere, afiliatuen kopuruak behera egin du: % 2,24 Gipuzkoan, % 1,77 Araban eta % 1,67 Bizkaian.
EAEko langabeziaren datuen balorazioa
Lanbidek azaldu duenez, 2020ko abuztuak, langabeziari dagokionez, aurreko abuztukoaren antzeko portaera izan du. "Izan ere, abuztua langabeziak gora egiten duen hilabetea da, baita finantza krisiaren aurreko urteetan ere, hileroko igoera 3.000 langabe baino gehiagokoa zen", azaldu du Nestor Arana Lanbideko zerbitzu orokorretako zuzendariak.
"Hori guztia jardueraren gainbeheran gertatzen da, batez ere sinatutako kontratuen kopuruak islatzen duen bezala; izan ere, udan ohikoak dira ordezkapenak egiteko kontratazioak sektore batzuetan, industrian adibidez, eta eskariaren gehikuntza betetzeko, beste batzuetan, turismoan adibidez", gaineratu du. Abuztuan 45.774 kontratu sinatu dira Euskadin, 2019ko abuztuan baino % 31,1 gutxiago.
Aranaren ustez, "zantzuak daude pentsatzeko sektore batzuk galdutako erritmoaren zati bat berreskuratzen ari direla, industria kasu, baina susperraldi hori ez da guztietara iristen. Une honetan, gainera, osasun egoerak hodei beltz berriak iragarri ditu zigortuenentzat, eta zaila da ekaitza noiz baretuko den aurreikustea. Ostalaritzak, merkataritzak eta hezkuntzak oso gaizki jarraitzen dute, langabezia datuetan eta aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteetan islatzen den bezala", erantsi du Lanbideko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak.
ELA eta LAB sindikatuak, politiken aldaketaren alde; CCOO eta UGT sindikatuak, elkarrizketa sozialaren alde
Euskal sindikatuek adierazi dutenez, Estatuko batezbestekoarekin alderatuta, Euskadin okerragoa izan da langabeziaren garapena. Hartara, ELA eta LAB sindikatuak politiken aldaketaren alde agertu dira eta CCOO eta UGT sindikatuak, berriz, elkarrizketa sozialaren alde.
ELAk jakitera eman duenez, Covid-19aren pandemiak eragindako egoerak kris ekonomiko eta soziala bultzatu egin du aurretik zegoen egoera gogortuz. Horren aurrean, "ezarri diren politiken aldaketa ezinbesteko da. Orain, inoiz baino gehiago, ELAK lan-baldintzen alde eta aberastasunaren bidezko banaketaren alde egin nahi du".
LAB sindikatuak bere aldetik, langabezia tasa ikaragarria izaten ari dela adierazi nahi izan du, "osasun-krisiak ekonomian izan duen eragina, adli baterako kontratuen gorakada eta lanaldi ezegonkorrek egoera kaxkartu egin dute". Sindikatu abertzalearen esanetan, "erabaki politikoek bizitza erdigune izanik hartu beharko lirateke, kalitatezko enplegua sortuz".
CCOO-Euskadi sindikatuak, aldiz, elkarrizketa sozialaren alde egin duen, talde negoziaketa bat bultzatuz eta zerbitzu publikoen alde eginez.
UGT-Euskadik bestalde, Eusko Jaurlaritzari deia egin nahi izan du, behin eratuta elkarrizketa sozialerako aukera bultzatu dezaten, enplegua hobetzeko helburuarekin.
Confebasken hitzetan, Euskadiko abuztuko datuak "aktibitate gutxi egon izanaren ondorio zuzena" dira
Pablo Martinek, Confebaskeko arlo ekonomikoko arduradunak jakitera eman duenez, Euskadiko abuztuko datuak, bai langabezian daudenenak baita afiliatuenak ere "ez dira onak izan eta aktibitate gutxi egon izanaren ondorio zuzena" dira.
Martinek adierazi duenez, abuztu honetan izandako langabezia-tasa aurreko urteetan, garai berean, izandako datuen pareko eta hainbat izan dira ondorioak pairatu dituzten sektoreak.
Era berean, zera azpimarratu nahi izan du Confebaskeko arlo ekonomikoko arduradunak: "aintzat izan behar dugu, egun, geure produkzioaren %80ean ari garela lanean; hortaz, ondorio tamalgarriak nahitaez izango ditugu".
Chivitek "baikortasunez" jaso du langabeziaren beherakadaren berri ona
Nafarroako presidente den Maria Chivitek "baikortasunez" jaso du abuztuan jasotako datua, alegia, 1.078 pertsonen beherakada langabezia datuei dagokienez, hain zuzen ere, %2.69koa. Gauzak horrela, Nafarroak Estatuko daturik onenetako bat ezarri du.
"Iazko datuekin alderatzea ezinezkoa da, egoera ez baita parekoa", adierazi du Chivitek pandemiak eragindako egoerari erreferentzia eginez, hala ere, "baikortasunez begiratu diezaiogun etorkizunari".
Gainera, Estatuko Gizarte Segurantzan izena emandako 6.800 langileetatik %33a nafarrak direla azpimarratu nahi izan du Chivitek.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurren zaintza eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte, bederatzi langile intoxikatu baitira
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.