Gipuzkoako metalgintzako lan-hitzarmena berritzeko proposamena onartu du ELAk
Adegi patronalak Gipuzkoako metalgintzako lan-hitzarmenerako egindako azken proposamena onartzen duela iragarri du ELAk eta, 10 urteren ostean, litekeena da ostiral honetan bertan gauzatzea 40.000 langileri baino gehiagori eragiten dien hitzarmena berritzeko akordioa. Hala ere, gutxienez beste sindikatu baten babesa beharko da horretarako.
Azken proposamenak hainbat puntu biltzen ditu, tartean, soldatak % 9,6 igotzea eta lan erreformaren aurkako "blindajeak" egitea.
Unai Martinez ELAko Industria eta Eraikuntza federazioko idazkari nagusiak eta Uribarri Idigoras ELAko Industria arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute, bihar egingo den negoziazio mahaiaren bileraren bezperan.
Dena dela, ELAren baiezkoa ez da nahikoa akordioa gauzatzeko. Izan ere, ELAk Gipuzkoako metalgintza sektoreko langileen ordezkaritzaren % 48,8 du eta, beraz, gutxienez beste sindikatu baten babesa beharrezkoa da lan-hitzarmena indarrean sartzeko. LAB sindikatua (% 34,37) da sektorean bigarren ordezkaritza handiena duen sindikatua, CCOOren (% 12,39) eta UGTren (% 4,46) aurretik.
ELAko Unai Martinezen hitzetan, "akordio historikoa" da hamar urtean lan-baldintzak hobetu ez dituen sektorearentzat. "Langile batzuek hamarkada bat egingo dute aurrera beren lan-baldintzetan", azpimarratu du.
Dokumentuak jasotzen dituen "hobekuntza" nagusien artean dago soldatak % 9,6 igotzea, % 8,8 2019an eta % 0,8 2020an. Halaber, 2021erako eta 2022rako KPIren igoera bermatzen da eta, negatiboa bada, ez da itzuli beharko.
Halaber, Adegiren proposamenak "lan-erreformen aurkako blindatzea", azpikontratak subrogatzea, ABLE bakoitzeko gehienez urtebeteko kontratazioak egitea eta berdintasunaren aldeko neurriak jasotzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.