ENPRESAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zibersegurtasuneko 42 euskal enpresa biltzen dituen Cybasque elkartea sortu da

Xabier Mitxelena buru duen elkarte berriak batzar eratzailea egin du Bilbon, eta ekintza-programa aurkeztu du.
Arantxa Tapia, Xabier Mitxelena eta Javier Diéguez Cybasquen aurkezpenean.
Arantxa Tapia, Xabier Mitxelena eta Javier Diéguez Cybasquen aurkezpenean. Argazkia: Irekia

Zibersegurtasuneko 42 euskal enpresak Cybasque elkartea eratu dute, datozen urteetan unibertsitate-titulazioa edota lanbide-heziketa duten 5.200 lanpostu eskatuko dituen esparru batean elkarrekin lan egiteko.

Elkarte berriak batzar eratzailea egin du Bilbon, eta ekintza-programa aurkeztu du. Xabier Mitxelena, S21sec-en sortzailea eta gaur egun Accenture-n alor honetako erreferentziazko bazkidea, izango da elkarte berriaren presidentea.

Duela bi urte SPRI Taldetik Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa sortu eta gero, jaio da Cybasque. Biek osatuko dute haien jarduera, lankidetza publiko-pribatu batean.

Euskal enpresen zibersegurtasunari buruzko teknologia- eta ezagutza-eskaintza pribatua antolatzea, enpresa-sarea sentsibilizatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa hazten ari den jarduera-sektore batean kokatzea dira elkarte berriaren helburu nagusiak.

Mitxelenak Cybasquek garatuko duen ekintza-programa aurkeztu du: talentua garatzeko programak eskainiko ditu, sektoreko eragileen eta euskal ekoizpen-sarearen arteko aliantzak sustatuko ditu, zibersegurtasun-azpiegiturak sortzen lagunduko du eta enpresa elkartuen nazioartekotzean lan egingo du.

Elkarteko presidenteak azaldu duenez, egungo krisi globalaren aurrean, digitalizazioaren eta ekonomia berriaren aurrean gaitasun nahikorik ez duten enpresak dira gehien sufritzen dutenak eta Cybasque "eboluzio honetan aliatu izateko" sortu da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X