Zergak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zerga bilketa % 12,4 jaitsi da urrira arte Bizkaian, 6.213,5 milioi euro bilduta

Bizkaiko Ogasunak 2019an baino 883,4 milioi euro gutxiago bildu ditu aurten, COVID-19aren pandemiak ekonomian izandako eraginagatik eta talde kaltetuenei laguntzeko hartutako neurriengatik.
Zerga bilketa % 12,4 jaitsi da Bizkaian urrira arte, 6.213,5 milioi bilduta
Bizkaiko Ogasunaren eraikina, Bilbon. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

6.213,5 milioi eurokoa izan da tributu itunduengatik Bizkaian urrira arte izandako diru bilketa. Horrek esan nahi du iazko epe berean baino 883,4 milioi gutxiago jaso dituela Bizkaiak. Beraz, % 12,4 jaitsi da zerga bilketa aurten.

Aurreikusitakoaren arabera, 8141,1 milioiko diru bilketa izango du Bizkaiak 2020an, eta aurrekontu horren % 76,3 tributu itunduetatik jasoko du, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak urriaren 15ean egindako bileratik ateratako datuen arabera.

Alde batetik, zuzeneko zergen bidez 3.339, 5 milioi jasoko ditu; iaz baino % 7,2 gutxiago.

Bestetik, zerga ez zuzenei esker 2.404,8 milioi euro bilduko ditu; 2019an baino % 16,5 gutxiago.

Jokoaren tasetatik, isunetatik, berandutze interesetatik eta premiamendu errekarguetatik iritsitako 40,5 milioi ere jasoko ditu Bizkaiak.

Estatuarekin egindako kontuak

Urrian, Bizkaiko Ogasunak urteko hirugarren hiruhilekoari dagozkion kontuak egin zituen Estatuarekin. Hala, BEZaren bidez 591,2 milioi euro bildu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan; iaz baino % 16,5 gutxiago. Zerga berezien bitartez, berriz, 162,5 milioi euro jaso ditu; 2019an baino 19,1 milioi gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X