Euskadik prestakuntza espezializatuko egoiliarren inoizko eskaintza handiena egin du
Osakidetzak 490 plaza izango ditu 2021erako graduondoko espezialitateko osasun-prestakuntzarako, hau da, iaz baino 28 plaza gehiago eta duela sei urte baino % 59,6 gehiago. Osasun Sailak inoiz egin duen prestakuntza-eskaintzarik handiena da, eta gorakadarik handiena Estatu osoan.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azpimarratu duenez, garrantzitsua da prestakuntza-plazak gehitzea, "profesional sanitarioen belaunaldi-ordezkapenean aurrera egitea ahalbidetuko duelako". Gainera, igoera handiena Lehen Mailako Arretari lotutako kategorietan islatzen dela adierazi du sailburuak, Osasun Sailarentzat "lehentasunezkoa" den asistentzia-eremuan. "Prestakuntza-plazen gehikuntza horrek erretiro bidean dauden profesionalak ordezkatuko dituzten gazteak prestatzeko eta gero eta zaharragoa den eta gaixotasun kroniko eta mendekotasun gehiago dituen gizarte baten erronken aurrean osasun-sistema prestatzeko balioko du", azaldu du.
Lehen Mailako Arretan eskaintzen dira plaza gehien, Osasun Sailak laguntza-eremu hori indartzeko estrategiarekin eta legegintzaldi honetarako esparru estrategikoaren edukiarekin ezarritako ildoari jarraituz. Zehazki, eskainiko dituen plaza guztien (490 plaza) laurdena (109 plaza) Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitaterako izango dira. Familia eta Komunitate Erizaintzako espezialitateari dagokionez (34 plaza), eskaintza % 54,54 handitu da aurreko deialdiarekin alderatuta.
Osasun Sailak eskaera egin ondoren, plazen gehikuntza BOEn argitaratuko da abenduaren lehen hamabostaldian. Zehazki, Euskadiko 2020-2021 deialdirako, plazen banaketa honako hau izango da:
· BAME medikuntzako 379 plaza; 2014/2015ean baino 118 gehiago (% 45,21)
· BAFE ospitaleko farmaziako 5 plaza; 2014/2015ean baino 1 gehiago
· BAPE psikologia klinikoko 9 plaza; 2014/2015ean baino 4 gehiago (% 80)
· BAEE erizaintzako 97 plaza; 2014/2015ean baino 55 plaza gehiago
Azken batean, Euskadik prestakuntza espezializatuko 490 plaza izango ditu, aurreko urtean baino % 6,06 gehiago, lurraldeka banatuta: 270 Bizkaian, 119 Gipuzkoan eta 101 Araban.
Prestakuntza hori irakaskuntzarako egiaztatuta dauden 16 zentro eta unitateetan izango da: 7 ospitale-zentro, 2 irakaskuntza-unitate, lanbide anitzeko 4 irakaskuntza-zentro eta erizain espezialistentzako 3 irakaskuntza-unitate. Zehazki, Euskadin, guztira, familiako eta komunitateko arretarako lanbide anitzeko 3 irakaskuntza-unitate daude guztira; lurralde historiko bakoitzeko bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.