Lan Eskaintza Publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lekuko gehiagok deklaratuko dute gaur Osakidetzako LEParekin lotuta

Orain arte, Neurokirurgiako auzitegiko presidentea ez ezik, auzitegi horretako beste arduradun bat eta Neurofisiologiako, Digestioko, Anestesiologiako eta Angiologiako buruak inputatu dituzte.
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. ETBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur, asteazkena, jarraituko dute deklaratzen Osakidetzaren 2016-2017ko Lan Eskaintza Publikoan (LEP) ustez izandako irregulartasunekin zerikusia duten lekukoek. Astelehenean, Neurokirurgiako auzitegiko presidenteak hartu zuen hitza Gasteizko epaitegian. Inputatu gisa deklaratu zuen, hain zuzen ere.

Hasiera bateko asmoa irailean deklaratzea zen, baina ustezko covid-19 kasu baten ondorioz, hainbat lekukoren deklarazioak atzeratu zituzten.

Orain arte, Neurokirurgiako auzitegiko presidentea ez ezik, auzitegi horretako beste arduradun bat eta Neurofisiologiako, Digestioko, Anestesiologiako eta Angiologiako buruak inputatu dituzte.

Akusazio partikular gisa aurkeztu diren LABek eta ESK-k adierazi dute deklarazio guztiak amaitzeko zain daudela, horien inguruko ondorioak ateratzeko.

Izan ere, sindikatuen salaketek bultzatuta hasi zuten prozesu judiziala, EAEko Fiskaltza Nagusiak Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan izandako ustezko irregulartasunak ikertzeko bidea ireki baitzuen.

Gutxira iritsi ziren Jon Darpon orduko Osasun sailburuaren, Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiaren, Juan Carlos Soto Giza Baliabideetako zuzendariaren eta Xabier Balerdi zuzendariordearen dimisioak.

LABek salaketa gehiago iragarri ditu

LABn ustez "eztabaidaezina" da Osakidetzako aurreko zuzendaritzaren inplikazioa. Horregatik, Darpon, Mugica, Soto, Balerdi eta Andoni Arcelay inputatzea eskatu du.

18:00 - 20:00

Gainera, beste espezialitate batzuetako probetan irregulartasunak antzeman dituztela ziurtatu du sindikatuak, esaterako, Kirurgia Plastikoan. LABen arabera, proba egin zuen pertsona baten senideak atera zuen notarik altuena. Hala ere, azterketa egin ostean, uko egin zion hautaketa-prozesuan jarraitzeari, arrazoi pertsonalengatik.

Zentral horrek azaldu duenez, 22 plaza eskaintzen ziren kardiologia proban irregulartasunak izan ziren, "22 nota perfektu" egon baitziren. Traumatologian ere, "nota onenak lortu zituzten pertsonen eta epaimahaiaren arteko kointzidentzia deigarria da".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X