2021eko EAEko aurrekontua 12.442 milioi eurokoa izango da
Euskal Autonomia Erkidegoko 2021erako Aurrekontu Orokorren Proiektuak gastu erreala % 7,1 handitzea ekarriko du, 770 milioi euro gehiago, aurtengo kontuekin alderatuta, eta 12.442 milioi eurora helduz.
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak 2021erako Aurrekontuen Legearen proiektua azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak asteroko bileran onartu duena.
Proiektuaren zenbateko osoa, 12.442 milioi euro, iazkoarekin alderatuta, 668 milioi eurotik gorakoa da ( % 5,7). Hala ere, aurrekontu operatiboa kontuan hartzen bada, hau da, gastu erreala edo finantza-aktiboak isolatuz politika publikoetarako eskura dagoen dirua, 2020an baino 770 milioi euro ( % 7,1) handiagoa da.
Sail bakoitzaren aurrekontua zehaztu aurretik, Azpiazuk hiru alderdi azpimarratu ditu. Lehenik eta behin, osasuna eta hezkuntza nabarmen hazi dira: 236,6 milioi euro eta 169 milioi euro, hurrenez hurren. Bigarrenik, pandemiari aurre egiteko covid-19 programa 542 milioi eurokoa da, hainbat sailetan banatuta dagoena. Azkenik, inbertsio publiko gehiago iragarri du, % 6,4 gehiago, eta I+G+b arloan gastu gehiago, % 9,7 gehiago.
Pandemiari aurre egiteko covid-19 programak 542 milioi euroko aurrekontua izango du. Osasun Sailak 185,4 milioi jasoko ditu; Hezkuntza Sailak, 95,6 milioi; Ekonomia eta Ogasunak, 32,2 milioi; Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak, 29,2 milioi; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa, 16,2 milioi; Turismo, Merkataritza eta Kontsumoa Sailak, 15,2 milioi; Ekonomiaren Garapena, Iraunkortasuna eta Ingurumena Sailak, 14,1 milioi; Lana eta Enplegua, 7,6 milioi; Segurtasuna, 3,2 milioi; Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, 3,1 milioi; Gobernantza Publikoa eta autogobernua Sailak 0,6 milioi. Gainera, covid erreserba-funts bat ezartzen du, 2021eko ekitaldian gerta litezkeen ezustekoetarako gordeko dena.
Aurrekontu-proiektuak I+G+b arloan egindako inbertsioak jasotzen ditu, eta hainbat sailetan eragiten duen gastuaren zeharkako lerroa da. Hau da I+G+b gastua, sailez sail: Ekonomiaren Garapena, Iraunkortasuna eta Ingurumena, 269,8 milioi euro; Hezkuntza, 169,3 milioi euro; Osasuna, 59 milioi euro; Gobernantza Publikoa eta autogobernua, 21,9 milioi euro; Lehendakaritza, 9,3 milioi euro; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa,
5,4 milioi euro eta Kultura eta Hizkuntza Politika, 1,1 milioi euro.
Prentsaurrekoan, Azpiazu sailburuak esan du 2021eko aurrekontu proiektuan euskal administrazioko funtzionarioentzat aurreikusitako soldata igoera % 0,9koa dela. Bestalde, diru-sarrerak bermatzeko errentaren igoera % 1,8koa izango dela adierazi du.
Azpiazuk nabarmendu duenez, politika publikoetan "murrizketarik gabeko" aurrekontuak dira, austeritatetik urrun daudenak. "Aurrekontu hau etorkizunari begira dago, gizartearen berreraikuntzarako eta EAEko ekonomia eta enplegua suspertzeko bidean. Indarrarekin eta konfiantzarekin egiten diogu aurre ", adierazi du.
Aurrekontuak, sailez sail
Osasun Saila da, berriro ere, aurrekonturik handiena duena, 4.184 milioi euro inguru, hau da, 2020an baino 236,5 milioi euro gehiago, (% 6 gehiago). Partida nagusiak Osakidetzarenak dira, 3.216 milioi euro (216 milioi euro-ko hazkundea). Osakidetzan egindako inbertsioak 70 milioi euro-koak izango dira; Farmaziako partidak eta tratamenduei atxikitzeko laguntzak, berriz, 530 milioi euroko aurrekontua izango dute, eta txertoetarako 14 milio euro-tik gora bideratuko dira.
Hezkuntza Sailak, bestalde, 3.108 milioi euro ditu aurten, hau da, 2020. urtean baino 168,9 milioi euro gehiago. Igoera horren erdia baino gehiago (% 55,3) langile publikoen soldata-baldintzak hobetzera eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta LHko programetara bideratuko dira. Programa horiek 94,6 milioi euro egingo dute gora, % 6,9, batez beste. Bekei dagokionez, 89,5M milioi euro jasoko dituzte, eta, Haurreskolak Partzuergoak, berriz, 57,8 milioi euro (% 7,4 gehiago). EHU, 2020an 324 milioi euro jasotzetik 2021ean 335,5 milioi jasotzera igaroko da.
Lan eta Enplegu Saila hirugarrena da zenbatekoari dagokionez, 943,8 milioi eurorekin. Nabarmentzekoak dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak eta etxebizitzarako prestazio osagarriak duten 10 milioi euroko igoera (459,5 milioi euroraino). Bestalde, enplegu-zentro berezietarako 4,5 milioi euro bideratuko dira eta pandemiak soprtu dituen gastuei erantzuteko, 7,5 milioi euroko inbertituko dira.
Segurtasun Sailak 692 milioi euro inguruko aurrekontua izango du, 21 milioi euro gehiago, batez ere, langileen gastuengatik. Hala ere, aipatzekoa da Arkauteko Akademiara bideratutako zenbatekoa, 22,6 milioi euroko aurrekontua baitu. Gainera 24,7 milioi euro inbertituko dira sail honetan.
Bestalde, 654milioi eurorekin aurrekontuan bosgarren postuan dagoen Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak % 9,4ko igoera izango du. Izan ere, Finkatuz Funtsera bideratutako 100milioi euroko ekarpena kendu behar izan da, Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontura igaro baita, eta BECek kredituak amortizatzeko aurrekontu-premia txikiagoa duela ere kontuan izan behar da, (-11,7 milioi euro). Horrela, Sailak esfortzu garrantzitsua egingo du industria arloko teknologia, berrikuntza eta digitalizaziorako politiken alde, 240,6 milioi eurorekin.
Nekazaritzako eta arrantzako ikerketara eta garapenera 25,9 milioi euro zuzenduko dira. Era berean, industriaren garapena dibertsifikatzeko beharrari erantzungo dio, gaitasunak garatzeko eta dibertsifikatzeko 11 milioi euroko programa berriaren bitartez. Horrez gain, plangintza hidrauliko politika 45milioi eurorekin indartuko da, klima-aldaketaren aurkako apustuaren baitan.
Era berean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 507 milioi euro inguru izango ditu, 2020an baina 37,3 milioi euro gutxiago; izan ere, Euskal Y-ra eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbidera bideratutako partida txikiagoak zenbatu gabe, aurrekontua 23 milioi euro inguru handituko da. Kudeaketa propioaz gain, Sailaren partida handiak hainbat sozietatera, VISESAra eta Alokabidera, bideratuko dira, edo ETSri, Eusko Trenbideak sozietateari edo Bizkaiko Garraio Partzuergoari egindako transferentzietara, baita Covid-19arekin erlazionatutako jarduketetara ere.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak 461,4 milioi euro izango ditu, eta bere ekintzako ildo nagusiak hauek izango dira: Gizarte Larrialdietarako eta Energia Pobreziarako Laguntzak 42,9 milioi euro (2020an baino 15 milioi gehiago); Emakundek 7milioi euro izango ditu; Gizarte Zerbitzuen Funtsak 14 milioi euro eta Familia eta Komunitate Politikako programek, besteak beste, 72,7 milioi euro. Lankidetzarako eta garapenerako laguntzarako aurrekontua 49,3 milioi eurokoa da.
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila 289,8 milioi eurora helduko da. 11,6 milioi euroko hazkundea izango du COVID-19ak eragindako krisiaren aurkako neurriak hartzeko, berrikuntza-programetarako eta kultura sustatzeko programetarako (Euskadiko Orkestra eta Gazte Orkestra), baita nazioartekotzea sustatzeko (Etxepare Institutua), ondare historiko eta artistikoa babesteko (museoak, artxiboak eta liburutegiak), hizkuntza-politikako programetarako (HABE), kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko politiketarako (Basque Team, Euskadi Kirola Fundazioa) eta gizarte-komunikaziorako medioei laguntzeko ere (EITB eta EITBMedia SAU).
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 129,4 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2021erako, 60 milioi euro inguruko aurrekontua duten berrikuntza informatikoarekin eta digitalizazioarekin erlazionatutako programen presentzia indartsuarekin.
Ekonomia eta Ogasun Sailak 87,3milioi euroko aurrekontua erabiliko du, 32,4 milioi euro-ko gehikuntzarekin, ELKARGI SGRrekin enpresa, ETE eta autonomoentzako aktibatutako finantzaketa-lerroen kostuen ondorioz.
Azkenik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 47,2 milioi euroko aurrekontua izango du, 2020an baino 3,5 milioi euro gehiago, eta Lehendakaritzak 32,4 milioi euro izango ditu, hau da, 2020. urtean baino 3,4 milio gehiago.
Negoziazioak
Proiektua aste honetan bidaliko dute Eusko Legebiltzarrera, tramitatu dezaten, eta EAJk eta PSE-EEk osatzen duten gehiengo osoari esker onartuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abadiñoko lantegiaren itxieraren aurka mobilizatu dira Metal Groupeko langileak
Langileek elkarretaratzea egin dute Berrizen, Abadiñoko lantegiaren itxiera salatzeko, izan ere, 48 pertsona lanik gabe utziko ditu, eta Legutioko lantegian aurkeztutako lan-erregulazioko espediente (LEE) salatzeko, bertako 183 langileetatik 91 kaleratzea aurreikusten baitu.
Amaitu dira Basauri eta A-8a arteko lotunea hobetzeko lanak, 26 hilabeteko lanen ondoren
Proiektuak 5,36 milioiko inbertsioa izan du euste- eta seinaleztapen-sistemak egokitzeko.
Bilboko Aireportuak 200 hegaldi baino gehiago eskainiko ditu gaur eta bihar artean
Guztira, Gabonetan zehar 2.368 hegaldi hartuko ditu Bizkaiko terminalak. Joan den ostiralean, abenduak 19, programatutako operazio gehien izan zituen eguna izan zen, 137 guztira, eta ondoren, abenduaren 22an, astelehena, 136 operaziorekin.
Uvesco euskal inbertsoreen esku geratu da berriz
BM Supermerkatuen eta Super Amararen jabe den konpainiak enpresa-sustraitzea indartuko duen operazioa burutu du; datozen egunetan beste euskal partzuergo batek Ayesa (garai bateko Ibermática) ere erosiko duela baieztatu dute.
CCOOk eta LABek Nafarroako Osasun Zerbitzuan izandako sexu-erasoen inguruan erantzukizunak argitzea eskatu dute
Kautelazko neurriak berehala hartzea, kaltetutako pertsonak babestea eta ikerketa zorrotza egitea eskatzen dute; horrez gain, goragoko instantziek gertakarien berri ba ote zuten argitzea eskatu dute.
Espainiako Gobernuak 2026an luzatuko ditu garraiorako laguntzak, eta hilean 60 euroko abonu bakarra onartu du
Eusko Jaurlaritzak eskatuko du abonu bakarra Euskadiko aldirietan aktibatzea, Estatuko gainerakoekin homogeneotasuna mantentzeko.
Espainiako Gobernuak gutxieneko pentsioak % 7 igo eta autonomoen kuotak luzatuko ditu 2026rako
Urteko azken bileran erabaki dute ere, besteak beste, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera % 11,4 handitzea.
Noël d'Anjou sailburuak nabarmendu duenez, aurrekontuek "norabide argia markatzen dute etorkizuneko Euskadirantz"
Aurrekontuak onartzeko bozketaren ostean, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak berretsi du horiek zerbitzu publikoak indartzen dituztela eta “pertsonak erdigunean jartzen” dituztela, kontu “arduratsuak” eta “konprometituak" direlako herritarren arazoekin, eta “etorkizuneko Euskadirantz norabide argia" markatzen dutela.
Eusko Legebiltzarrak 2026rako aurrekontuak onartu ditu, oposizio osoaren ezezkoarekin
Gobernuko kideen (EAJ eta PSE-EE) gehiengo absolutuari esker egin dute aurrera, eta aurrekontuak 16,3 milioi eurokoak izango dira, aurtengoak baino % 4,1 gehiago.
Greba deitu dute Legutioko Metal Groupen, eta protestak egingo dituzte Abadiñon, 139 kaleratze eragingo dituen EEEa salatzeko
Enplegu-erregulazioko espedientean, Lebarioko (Abadiño) lantegia ixtea proposatzen dute, eta bertako 48 langileak kaleratzea. Legutioko lantegiko 91 behargin ere botako dituzte.