LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Juan de Dios Ospitaleko langileek greba eguna dute gaur

Langileek "benetako irtenbideak" eskatu dituzte, bederatzi urte baino gehiago hitzarmenik gabe egon ostean. Santurtziko parketik 12:00etan aterako den manifestaziora deitu dute.
San Juan de Dios Ospitalea, Santurtzi.
San Juan de Dios Ospitalea, Santurtzi. Argazkia: San Juan de Dios Ospitalea

Santurtziko (Bizkaia) San Juan de Dios Ospitaleko langileek greba eguna dute gaur, langileen arazoei "benetako irtenbideak" ematea eskatzeko zuzendaritzari, "bederatzi urte baino gehiago hitzarmenik gabe" egon ostean.

SATSE sindikatuak adierazi duenez, orain arte egindako mobilizazioen ondorioz, zuzendaritza "negoziatzera eseri da" eta bihar (urtarrilak 14) egitekoa dute bilera. Hala ere, zuzendaritzak aldarrikapenak asebetetzeko "edukirik eta konponbide zehatzik gabeko" negoziazioa proposatzen duela salatu du.

SATSE, UGT, CCOO eta ELA sindikatuek antolatu dute greba eguna. Gainera, manifestazio bat egingo dute 12:00etan, Santurtziko parkean hasita ospitaleraino.

SATSEren arabera, "bederatzi urte baino gehiago dira hitzarmenik gabe" eta langileen ordainsariak eta eskubideak eguneratu gabe. "Baldintzak hobetzea" eskatzen diote zuzendaritzari, "kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko".

"Lehentasunak", langileen iritzian, hauek dira: lanaldia aztertzea, lana eta bizitza pertsonala uztartzeko neurriak hartzea, erantzunkidetasuna sustatzea eta langile guztien garapen profesionala aitortzea.

Sindikatuen esanetan, "egoera konpondu ezean", mobilizazioak deitzen jarraituko dute, "zentroko lan-baldintzak hobetzea lortu arte".

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan.Halaber, piketeek errepide mozketak egin dituzte, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean, eta tentsio uneak eragin dituzte Bilboko kale nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X