Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregulazio txostenak maiatzaren 31ra arte luzatzea adostu du Espainiako Gobernuak

Gainera, autonomoen elkarteekin jarduera eteteagatik ematen ari den laguntza data horretara ere luzatzea adostu dute.
Okina, lanean. Argazkia: EiTB
Okina, lanean. Argazkia: EiTB

Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta patronalak akordioa berritu dute lan erregulazio txostenak maiatzaren 31ra arte luzatzeko, eta aurrerantzean txostenak luzatzeko aukera egongo da baimen berriak eskatu gabe.

Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak txalotu egin du eragile sozialek negoziazio denbora "agortu" ez izana, eta "enpresei eta langileei ziurtasuna emateko erantzukizunez" jokatu dutela adierazi du.

"Babes neurriak mantentzen eta luzatzen ditugu gogor kolpatu duten kolektibo batentzat", nabarmendu du, eta aldi baterako erregulazio txostenetara atxikitako enpresei sei hilabetez kaleratzeko debekua ezartzen jarraitzen dutela gaineratu du.

Antonio Garamendik zuzentzen duen patronalaren Batzorde Exekutiboak aho batez eman dio babesa Espainiako Gobernuaren dokumentuari, eta Cepymek gauza bera egin du arratsaldean.

Bestalde, CCOO eta UGT sindikatuek hasiera batean ez dute akordioa onartu, baina Exekutiboaren azken dokumentuari babesa eman diote, Escrivak eta Diazek azaldu dutenez.

"Onartu denak, funtsean, azken lau hilabeteetan indarrean egon den ereduari eusten dio", gaineratu du Escrivak.

Autonomoak

Bestalde, Espainiako Gizarteratze eta Gizarte Segurantza Ministerioak eta ATA, UPTA eta Uatae autonomoen elkarteek akordioa sinatu dute astearte honetan, jarduera uzteagatiko aparteko diru-laguntza maiatzaren 31ra arte luzatzeko, nahiz eta oraindik zenbait kontu ixteko dauden.

ATA, UPTA eta Uatae autonomoen elkarteek akordioa balioetsi dute, eta Espainiako Gobernuak bere aldarrikapenetako batzuk onartu ditu, hala nola jardueraren beherakada % 75etik % 50era jaistea prestazioa kobratzeko eta kuoten % 100etik salbuestea.

Gainera, UPTAk azpimarratu du 600 eurotik 1.200 eurora igo dela ezohiko laguntza kobratzeko muga.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X